Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Gustuko dut, noizean behin, Alvaro Heras-Gröh-k idatzitako 'Lluvia, Hierro y Rock & Roll' liburuari begirada bat ematea. Eta ez da, ez, norbaitek pentsatu ahal badu ere, laurogeiko hamarkada gehien interesatzen zaidana, aurreko urteak baizik.
Oso epe laburrean eta ia ezustean, gure eguneroko paisaian ... arrunt diruditen gauzak erabat alda daitezke. Hirurogeita hamarreko hamarkadan prentsan eta hormetan agertzen ziren iragarki bitxi haiek, esaterako Los Bravos, Andrómeda edota Los Mitos taldeen ekitaldien berri emanez, poliki-poliki desagertzen joan ziren mende bukaeran. Astebururo bete-beterik zeuden diskoteka eta 'boite' haiek, pixkanaka hustu egin ziren, banaka batzuk bakarrik bizirik geratu arte. Dibertitzeko modu oso bat iraganean geratu zen.
Gaur egun, halako iragarkiak berrikustean, harritu egiten gara zenbat 'orkestra' eta zenbat 'jai-areto' zeuden ohartzean. Eta ezinbestean, irribarrea marrazten zaigu aurpegian, erabiltzen ziren aipuak berriro ikustean: 'Ambiente chic para gente pop', 'gran fiesta hippie', 'sonido cuadrofónico', 'sala totalmente refrigerada'...
Baina horren ezaguna ez dena -eta liburuan oso ondo islaturik dagoena- hirurogeiko hamarkadako aurrekarien lana da. Pedro Martinez idazleak, garai hartan disc-jockey lanetan aritzen zenak, oso era egokian azaltzen du: «Kontuan eduki behar da ilea luze samar eramatea guztiz probokatzailetzat hartzen zela, eta gauza bera gertatzen zen koloredun jantziak edota normalean janzten ez zen arropa eramateagatik. 'Marikoia' eta antzeko irainak entzutea oso normala zen eta langileek eta auzoko jendeak jipoitu egiten zintuzten probokaturik sentitzen baldin baziren. Norbaiti hippie deitzea izugarrizko laidoa zen eta rock estilo musika, oro har, zarata hutsa zen haientzat».
Lan honen arabera, hirurogeiko hamarkada ez zen erraza izan garaiko 'ye-ye' eta modernoentzat Bilbao inguruan. Edozein ekimenek oztopo ugari aurkitzen zuen bidean eta ez bakarrik frankismoaren legeak eta zentsurak indarrean zeudelako, Pedrok adierazten zuenez, baita gizartearen alde nabarmen bat halako 'modernidadeak' onartzeko prest ez zegoelako ere. Hala eta guztiz, baziren goatekeak eta jaiak alaitzen zituzten taldeak: Los Crazies, Soroa Laukotea, Los Espectros, Anthony Songer y Los Cuervos, Los Famélicos eta Euskal Herritik kanpo ospe handia lortu zuena: Los Mitos.
Hurrengo hamarkadarekin diskoteken eztanda heldu zen. Trebol, Garden, Anaconda', 'Zoom Zoom', 'La Jaula', 'Zappa', 'Galo's'... haien arteko norgehiagokak, publikoa erakartzeko orduan, bizitasun handia ekarri zion bertoko musika munduari. Taldeen kopurua ugaldu zen eta ez zitzaien lanik falta: Celula, Andrómeda, Titanic, Quinta Reserva eta horrelako izenek, Espainia mailan poparen puntan zeudenekin partekatzen zituzten diskoteken oholtzak.
Askoz ezagunagoa da laurogeiko hamarkadan eta hurrengoetan gertatu zena. Urte haietako lanek eta ahaleginek oinarriak jarri zituzten eta gaur Bilbaok musika munduan duen lekua posible egin zuten.
'Lluvia, Hierro y Rock & Roll' izeneko liburu honek merezitako omenaldi erraldoi bat egiten die ahaztutako lehenengo belaunaldi haiei. Orain luxuzko edizio zabalduan dago berriro salgai. Berri ona.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.