Borrar
Jon Ander Urresti bermeotarrak irabazi zuen iaz Sormen Beka. Durangoko Azoka
Eukaliptua, oholtzara
Durangoko Azoka

Eukaliptua, oholtzara

Jon Ander Urresti aktore bermeotarrak Azokak eskaintzen duen Sormen Beka irabazi zuen iaz

Jueves, 7 de diciembre 2023, 16:21

Eukaliptoa oinarritzak daukan lana da 'Eucalyptus', aurreko urteko Sormen Bekaren fruitua. Jon Ander Urresti aktore bermeotarrak urte oso bat izan du bere lanean sakontzeko, eta nola gainera. Basogintzako adituekin hitz egin du, eta baita baserritar eta lurren jabeekin ere. Helburua, zuhaitz horren inguruan dauden iritzi ezberdinak jasotzea, ondoren bere antzerkiaren bidez publikoari azaltzeko. «Umorez jositako lana da, Monty Pythonen antzera, absurdoan ari dena toke filosofiko batekin. Guretzat oso garrantzitsua den gaia da eukaliptoarena, eta jendeari oso modu errazean azaldu nahi diogu gaur egun zer den berarekin gertatzen ari dena», dio artistak.

Urrestik aipatu duenez, gai konkretu hau aukeratu zuen zerbaitek esaten ziolako zuhaitz horrek zeresan handia daukala euskal gizartean. «Azken finean, gure paisaiaren parte da. Hemengo hainbat eta hainbat baso eukaliptuz beterik daude. Egia da orain, ekologismoaren garaian, berari botatzen zaiola errua, baina guk benetan berarekin daukaguna lan harreman bat da, aspalditik datorrena erregimen frankistaren estrategia bat izan zelako lurrak produktiboagoak bilakatzeko», dio. Basoen historia eta eukaliptoen inguruko informazio osoa batu ondoren, datu guztiak taula gainera eramango ditu aktoreak. Urrestik, Beñat Urrutia dantzariaren laguntza izango du eszenatoki gainean. Biek, bi pertsonaia sinple bezain umoretsu antzeztuko dituztelarik.

Beraiekin batera, Nerea Ibarzabal bertsolaria eta Matxalen de Pedro aktorea ariko dira lanean, teloiaren beste aldean. Durangoko Azokan aurre-estreinatuko den 'Eucalyptus' lana galdu nahi ez duenak hura ikusteko bi aukera izango ditu datorren ostiralean, abenduaren 8an. Lehenengoa, pase laburra izango dena, 12.30etan hasiko da. Bigarrena, aldiz, luzeagoa, 17.30etan. Biak, San Agustin Kultur Gunean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Eukaliptua, oholtzara