Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 1 de octubre 2021, 20:50
Eudelen elkarteburu Gorka Urtaranek Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren (CEMR) ikasturteko lehen bileran parte hartu zuen asteazken arratsaldean. Telematikoki egin zen saioan, CEMReko 14 elkarte nagusien presidenteekin batera. Erakundeak 100.000 tokiko gobernu inguru ordezkatzen ditu.
CEMReko presidente eta Italiako Emilia-Romagna eskualdeko kide Stefano Bonaccinik egin zuen bilerarako deia. Harekin batera egon zen Věra Jourová Balioen eta Gardentasunaren Europako komisarioa. Alkateen eta tokiko agintarien topaketak balio izan du pandemiaren azken txanpa honetan batera lan egiteko konpromisoa berresteko, bai eta herri, hiri eta herrialdeen leheneratze jasangarri eta erresilientean aurrera egiteko konpromisoa berresteko ere.
Euskal udalen ordezkari gisa, Gorka Urtaranek bere ideiak eta hausnarketak partekatu ahal izan zituen Frantzia, Eskozia, Italia, Alemania, Suedia, Austria, Grezia, Errumania eta Bulgariako kideekin, eraldaketa berde, sozial eta digitalaren aurrean beharrezkoak diren aliantzak sortzeko une erabakigarrian, gainera. Eudelen elkarteburuak udalerrien eta beste erakunde batzuen arteko lankidetza estutzearen alde egin zuen. «Globalki pentsatu behar dugu, tokian-tokian jarduteko. Elkartasuna eta kooperazioa inoiz baino garrantzitsuagoak dira orain, gure gizarteak eraldatzeko, eta inklusiboago, kohesionatuago, lehiakorrago eta karbono-isurietan neutroago egiteko» nabarmendu zuen Gorka Urtaranek.
CEMReko zuzendaritzak elkarteei 2022ko Ekintza Planerako lehentasunen proposamen bat aurkeztu zien. Lehentasun horien artean, nabarmentzen denetako bat da europar udalerriek posizionamendu komun bat hartzea hurrengo COP26 Klimaren Goi Bilerarako, zeina Glasgown izango den, azaroko lehen astean. Dokumentu horretan jasotzen da tokiko erakundeen konpromisoa ekintza zehatzekin laguntzeko deskarbonizazioan eta klimaren egokitzapenean, besteak beste, 2030erako berotegi gasen efektuak % 55 murriztea.
Mintzaldi guztietan eskatu zen tokiko gobernuek izan dezatela erabaki-ahalmena Europako suspertze eta erresilientzia mekanismoaren bidez sustatutako planetan. Gorka Urtaranek berriro aldarrikatu zuen Europako funtsak gauzatzean udalek «paper aktibo eta protagonista» izatea, «Europako finantzaketa Europako edozein txokotako udalerririk txikienera ere irits dadin». Alkateek bat egin zuten esatean Next Generation funtsak galdu ezinezko aukera bat direla.
CEMRek eramaten du tokiko gobernuen 'hitza' Europako erakundeetara, herrialde bakoitzean udalerrien elkarteek egiten duten lobby- eta koordinazio-zeregina baitu. Europako arauen % 60 baino gehiago pertsona eta lurraldeetan eragina duen politika eta zerbitzu publiko bihurtzen dira. CEMRek tokiko gobernuei laguntzen die, herritarrak sentsibilizatzen eta gizarte osoaren lankidetza lortzen lagun dezaten erronka handien aurrean, besteak beste, hauek: aldaketa klimatiko eta demografikoa, gizarteratzea, berdintasuna eta genero indarkeriaren aurkako borroka.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.