Etxepare Euskal Institutua

Etxepare Institutuak euskarazko 17 libururen itzulpenean lagundu zuen iaz

Dagoeneko batzuk argitaratzen hasi dira eta beste batzuk aurten argitaratuko dira

Leire Larrazabal

Viernes, 16 de junio 2023, 22:49

Etxepare Euskal Institutuak, iaz ere, liburu ugariren itzulpenean lagundu zuen. Horrela, 2022an, euskarazko 17 libururen itzulpenean lagundu zuen diruz, 34.237 euroko zuzkidurarekin. Gaztelaniara, katalanera, galegora, ingelesera, frantsesera, alemanera, armenierara, bulgarierara eta eslovenierara itzuli dira idazle euskaldunen liburuak. Batzuk, hizkuntza batera baino gehiagora itzuli dira eta 2023an zehar argitaratuko dira.

Publicidad

Horrela, itzulitako obren artean dago, adibidez, Eider Rodriguezen 'Eraikuntzarako materiala' eleberria, katalanera itzuli dena. Katalanezko itzulpena Pau Joan Hernandezek egin du. Euskaratik gaztelaniara itzuli dira, alde batetik, Teresa Irastortzaren 'Mundua betetzen zenuten' poema liburua, egileak berak itzuli duelarik; Eider Rodriguezek berak gaztelaniara itzuli duen bere 'Eraikuntzarako materiala' liburua, eta Dani Fanok Guillermo Gonzalezekin batera sortutako 'Kortsarioen ostatua' komikia. Etxepare Euskal Institutuak diruz lagundutako gainontzeko itzulpenak urte honetan argitaratzen joango dira.

Izan ere, Etxepare Euskal Institituak urtero eskaintzen ditu euskal autoreen lanak atzerriko hizkuntzetara itzul daitezen dirulaguntzak, Institutuaren lan ildo nagusienetakoa baita bere hastapenetatik euskal itzulpengintza sustatzea.

2022an, aurreko urtean diruz lagundutako 21 liburu argitaratu ziren. Itzulitako eta liburuen jatorrizko hizkuntza euskara izan zen 19 kasutan, eta batean, ingelesa. Adibide batzuk jartzearren, gaztelaniara itzuli ziren Miren Agur Meaberen 'Itsaoaren atea', Cira Cresporen 'Baginen', Eider Rodriguezen 'Santa Familia', Uxue Alberdiren 'Kontrako eztarritik' eta Joxemari Iturralderen 'Jamaikako neska'.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad