Urrira arte udalerriz udalerri ibiliko den 'Garbigune mugikorra' zerbitzua Uribe Kostara helduko da abuztuan. Hain zuzen ere, Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan: Berango, Sopela, Urduliz, Barrika, Lemoiz, Plentzia eta Gorliz. Aurreko urteetan bezala, helburua garbigunea bizilagunen etxeetatik ahalik eta hurbilen uztea da. Gune hauetan tratamendu berezia behar duten etxeko hondakinak biltzen dira, gainontzeko zaborrarekin nahastu ezin direnak. Adibide argi bat, etxekotresnak. Baina zerrenda luzeagoa da: telefonoak, kableak, tintazko kartutxoak, diskoak, pilak... Guzti horiek garbigunera eraman beharko lirateke.
Publicidad
Orain, udalerrian bertan, ia ia etxeko atean, behar bezala botatzeko aukera izango dugu. Aurreneko geralekua Berango izango da, abuztuaren 12tik 26ra bitartean, Moreaga parkean. 'Garbigune mugikorra' erraz identifika daiteke. Zurezko etxe moduko eraikina da, teilatu gorria daukana. Honek hainbat konpartimentu izango ditu, zaborraren arabera sailkatuta. Bizkaiko Foru Aldundiak Ekogunerekin eta Mankomunitateko Iraunkortasun Sailarekin batera eskaintzen duten zerbitzu honen helburua «birziklapenaren kontzeptua errazagoa eta hurbilagoa egitea da. Asmoa da, ohiko garbiguneetara jo ahal izateaz gain, funtzio hori udalerrian bertan ere egin ahal izatea», azaldu dute antolatzaileek.
Horretarako, kokapena erdigunetik ahalik eta hurbilen egotea bilatu izan da. Sopelaren kasuan, Larrabasterrako Urgitxieta plazan egongo da, abuztuaren 26tik irailaren 9ra, eta, Urdulizen, udaletxeko plazan (irailaren 9-23). Barrikan Udaletxeko bidean egongo da, eta Lemoizen, Armintzekalde kalean, datak berdinak izango dira, irailaren 23tik urriaren 7ra. Berdina gertatuko da Plentzia eta Gorlizen kasuan, non urriaren 7tik, 21era egongo den. Aurrenekoan, Astilleron, eta, bigarrenean, Itsasbide kalean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.