Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Gabongune programak 3 urtetik 8 urtera bitarteko aisialdi eskaintza izango du, eta, Gabonkide, aldiz, 9 eta 11 urte bitarteko nerabeentzat bideratuta joango da. bilbao.eus
Etxeko txikienentzako Gabonetako Bilboko aisialdi programetan izena emateko epea azaroaren 23an irekiko da

Etxeko txikienentzako Gabonetako Bilboko aisialdi programetan izena emateko epea azaroaren 23an irekiko da

Bilboko Udalaren webgunean, edota 94010010 telefono zenbakian eman apuntatu ahalko dira azaroaren 26a bitarte

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 15 de noviembre 2020, 00:38

Etxeko txikienentzako Gabonetako Bilboko aisialdi programetan izena emateko epea azaroaren 23an irekiko da. Hala, Gabonkide eta Gabongune esparruetara apuntatzeko epea azaroaren 26ra bitarte luzatuko da. Bilboko Udalaren webgunean, bilbao.eus -en edota 94010010 telefono zenbakian eman dezakete izena norbanakoek.

Gabongune programak 3 urtetik 8 urtera bitarteko aisialdi eskaintza izango du. Gabonkide, aldiz, 9 eta 11 urte bitarteko nerabeentzat bideratuta egongo da. Bi egitasmoak abenduaren 28tik urtarrilaren 8ra bitartean gauzatuko dira. Aisialdi proiektu hauek lanaren eta bizimoduaren bitarteko kontziliazioa bultzatu eta ume ezberdinei aisialdirako eta erlazionatzeko aukera eskaintzea dute helburu.

Bertako plazen zozketa azaroaren 27an, ostirala, jorratuko da Gazteria eta Kirol Sailaren egoitzan. Denan den, aurten koronabirusaren alarma egoera dela medio, ez da presentzialki egingo. Emaitzak udalaren webgunean ikusi ahal izango dira egun berean.

Programetan plaza lortu dutenek azaroaren 30etik abenduaren 4ra izango dute izena emateko. Inskripzioarekin batera, parte hartzaileei emailera bidaliko zaien kontu-korrontera ezarritako programen prezioa ordaindu beharko dute. Norbait itxaron zerrendan geratuz gero, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saila jarriko da beraiekin harremanetan, edonork atzera eginez gero.

Aurten programetan egun solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da nobedade gisa. Ezohiko egoera honen ondorioz, higiene eta osasun neurri protokolo zorrotzak jarriko dira martxan. Gainera, segurtasun tarteak bermatzeko ekintza gehienak espazio irekietan egingo dira, hala nola, Europako Parkean, Areatzan, Kasilda Iturrizar parkean edota Olabeagako pasealekuan.

Bi astetako programaren prezioa 16,40 eurokoa da familia arruntentzat eta 12,30 eurokoa familia ugarientzat. Bermatzeko Errenta jasotzen dutenek, aldiz, 6 euro ordainduko dituzte. Egun solterako sarreren prezioa sei eurokoa izango da egun bakoitzeko, eta, gehienez lau egun hautatu ahal izango dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Etxeko txikienentzako Gabonetako Bilboko aisialdi programetan izena emateko epea azaroaren 23an irekiko da