Borrar
etxebarri.eus
Etxebarrik tokiko merkataritza suspertzearen aldeko apustua egin du

Etxebarrik tokiko merkataritza suspertzearen aldeko apustua egin du

GO!! ETXEMARKET online salmenta plataformari esker, laster herritarrak erosketak egiten hasiko dira

Zurekin

Lunes, 22 de julio 2024

Etxebarriko Udalak GO!!ETXEMARKET online merkataritza-plataforma aurkeztu du, udalerriko saltokiei laguntzeko eta hurbileko ekonomia bultzatzeko. Tresna berritzaile honen bidez, bizilagunek aukera dute bertako dendetako ehunka produkturen artean klik bakar baten bidez nabigatzeko eta erosketak edozein unetan egiteko.

Horretarako, www.goetxemarket.eus webgunea bisitatu besterik ez da egin behar. Webgune hori eskuragarri dago jada lehen bertsioan, eta laster aukera emango du erosketak tramitatzeko eta plataformaren bidez ordaintzeko. Ekimen honekin, Etxebarrik denda fisikoen hurbiltasuna eta kalitatea merkataritza digitalaren erosotasun eta dinamismoarekin elkartzeko asmoa du.

Beraz, GO!!ETXEMARKET denda fisikoaren osagarri bezala jaio da, eta, horretarako, proiektuan parte hartu nahi duten saltokiekin lankidetza estuan lan egin da, elikaduraren, modaren, estetikaren, papergintzaren, informatikaren eta burdindegiaren sektoreetan. Izan ere, prozesu honetako funtsezko alderdi bat prestakuntza eta merkatariei laguntzea da, marketplace berriak eskaintzen dituen aukerak ahalik eta gehien aprobetxa ditzaten eta kontsumitzaileen interesetara eta eskarietara egokitu daitezen.

Asmo handiko proiektu honen bidez, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dagoena eta Europar Batasunaren NextGeneration laguntza-lerroak finantzatuta, Etxebarriko herritarrek eta tokiko merkatariek eraldaketa digital batekin bat egiten dute, eta eraldaketa hori funtsezkoa da lehiakortasuna handitzeko eta merkataritza hurbil eta iraunkor baten biziraupena bermatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Etxebarrik tokiko merkataritza suspertzearen aldeko apustua egin du