PAUL PICADO
Viernes, 31 de enero 2020, 22:44
'Etxe Berdeak' programan izena emateko epea hasi da dagoeneko. Horren bidez, Gasteizko etxebizitzak eraginkorrak eta ekologikoak izatea lortu nahi dute, eta horretarako, aholkuak emango dituzte interesa duen etxe bakoitzean. Izena emateko azken eguna martxoaren 6a izango da. Dena den, horren aurretik, hitzaldi bat emango da otsailaren 12an, Kordoi Etxean, horri buruz hitz egiteko.
Publicidad
Parte hartzeko ez da baldintza bereziki eskatzen, eta etxebizitza arruntek zein familia bakarrekoek parte har dezakete. Etxebizitzen tamaina eta berokuntza-sistemak ere edozein izan daitezke.
Azken batean, programa honen helburua etxeko kontsumoak murriztea eta eguneroko ohiturak aldatzea da, horrek hiriko ingurumenean duen eragina ere murrizteko. Iaz, 55 familiek eman zuten izena, eta aurten, kopuru hori nabarmen handitu nahi dute, izan ere, emandako tresnak erabiliz gero, aurrezki ekonomiko handia lortzen da epe luzera.
Diotenez, etxeetan energia-kontsumoaren % 15 inguru kontsumitzen da, eta beste % 15 etxeko autoekin. Baina ohituretan zenbait aldaketa egiten badira eta bestelako neurri errazak hartzen badira, ingurumena nabarmen hobe daiteke. Hori dela eta, haurrek ere parte hartzea interesgarria izango litzateke.
'Etxe Berdeen' programa hau 2015. urtean jarri zen martxan, eta lehen edizio horretan 25 familiari eskaini zitzaien. Hala ere, arrakasta handia izan zuenez, hurrengo urtean kopuru hori bikoiztu egin zuten, eta iaz, zertxobait gehiago handitu zuten berriro, 55 familia arte. Aurten berriz, 75 familiei eskaintzea lortu nahi dute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.