Etxano, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

Bizkaiko durangaldera joango dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi igandeko saioan, Etxanoko bizilagunak ezagutzera

Zurekin

Domingo, 9 de mayo 2021, 21:44

Igandeko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Etxano ezagutuko dute, Amorebietarekin batera Zornotzako udalerria osatzen duen auzoa. Txango berezi izango da eta bidaiatzeko aukera ederra etxetik atera gabe.

Publicidad

Hasteko, Paskualek emango dio Etxanoren berri Mikel Pagadi aurkezleari. Txuzoa zer den eta noiz erabiltzen duten azalduko dio gainera. Beste protagonistetako batek, Mikelek, baserria oso gustuko du eta, batez ere, behiak. Antzinako ohitura baten berri emango dio Pagadiri, behia umatzeko dagoenean, tripa berotu eta umetokia arinago botatzen laguntzen duena, hain zuzen ere. Ondoren, kotxe zahar batean Janire topatuko du aurkezleak. Pinpirina da Janire eta kolorea behar omen du bere bizitzan. Iker ere topatuko du Pagadik. Motoziklo gainean dituen abilidadeak erakutsiko dizkio. Youtuben trikimailuak ikasten aritzen da eta erronkak ere egiten ditu.

Zuhaitz Gurrutxagak, berriz, Loli eta Jose Mari ezagutuko ditu. Loli frantsesa ikasten ari da eta gustuko du dantzatzea. Jose Marik berriz akordeoia jotzen du. Etxanoko dantzalekuan ezagutu zuten elkar. Ondoren, Kristinarekin elkartuko da aurkezlea. Emakumeak baserriko lanak egiten jarriko du Zuhaitz. Izerdia bota ondoren, gorputza asentatzeko sekretua erakutsiko dio. Hurrengo protagonista Pedro izango da eta Zuhaitzek etxe atarian topatuko du. Boloetarako afizioa du eta aurkezleari nola bota erakutsiko dio; indarra, trebezia eta grabitatea behar omen dira horretarako. Bukatzeko, Juan Inaziorekin sagarrondoak zuzentzeko teknika ikasiko du Zuhaitzek.

'Herri Txiki, Infernu Handi' igande honetan, 22.00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad