
Bi etsaien arteko adiskidetasuna oholtza gainera eramango du Banarte Antzerki Taldeak
ANTZERKIA ·
'Comunicado de muerte' lana Durangoko San Agustineen egongo da ikusgai otsaileanSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
ANTZERKIA ·
'Comunicado de muerte' lana Durangoko San Agustineen egongo da ikusgai otsaileanNahikari Cayado
Sábado, 25 de enero 2020, 23:24
Abadiñotik datorren Banarte Antzerki Taldeak 'Comunicado de muerte' lana aurkeztuko du Durangon datorren otsailaren 1ean. Hitzordua arratsaldeko zazpietan izango da, San Agustin Kultur Gunean, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko.
Rafa Hercek eta Eduardo Pombar-ek eginiko ikuskizun hau bi zatitan dago banatuta, askatasunaz eta guztion onuraz gogoeta egitera gonbidatuko digutenak. Horretarako, hain zuzen, David Mamet nobelistaren 'La anarquista' lana eta Salvador Puig Antch anarkista eta antifaxistaren exekuzioaren testuinguruak hartuko ditu abiapuntutzat.
Horrela, beraz, oholtza gainean ikusi ahal izango da nola, alde batetik, askatasunaren eta gizartearen ongizatearen aldeko borrokarako mobilitzatzen diren pertsonak. Zati honek agerian uzten ditu hogeigarren mendean eta, zehazki, 60 eta 70eko hamarkadetan, gure gizarteak bizi izandako egoera latz hori.
Bestetik, ordea, bigarren zatian butaketan eseritako publikoak ikusi ahal izango du nola beste pertsona talde bat morroi bihurtzen den. Hauek sistemaren erosotasuna eta defentsa aukeratzen dute, ongizate pertsonala bermatzeko asmoarekin.
Kontatzen den istorio honek benetan gertatutako adiskidetasun bat dauka hizpidetzat. Antich espetxean izandakoan Jesus Irurre kartzelako zaindariarekin izandako harremana kontatzen du antzezlanak, etsai biren artean jaiotako adiskidetasuna, hain zuzen. Mundua ulertzeko bi modu, bizitzeko bi era.
Banarte Antzerki Taldeak hainbat sari jaso izan ditu bere sorreratik. 'Comunicado de muerte' lanarengatik, zehazki, Espainiko Antzerki sozial onenaren saria jaso zuen pasa den 2017an, eta urtebete geroago, 2018an, ARS Mediterranea International saria eman zioten antzezlan horregatik ere. Bestetik, hainbat izendapen jaso izan dituzte, haien artean zuzendari edota aktore onenarena, edota gidoi onenarena, besteak beste.
Gazteleraz emango den 75 minutuko emanaldi hau galdu nahi ez dutenek, zortzi euroren truke egin ahalko dute. Bazkideek, aldiz, sei euro ordaindu beharko dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
El ciclista vasco atropellado en Alicante murió tras caer varios metros al vacío
Alejandro Hernández y Miguel Villameriel
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
El ciclista vasco atropellado en Alicante murió tras caer varios metros al vacío
Alejandro Hernández y Miguel Villameriel
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.