Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bestelako zereginik ezean, konfinamendu egun hauek ondo datozkigu, oraindik irakurri gabe ditugun irakurketetan eguneratzeko. Apaletan urduri jartzen diren liburu horiek beren aukera izaten dute azkenean. Lemmy Kilmister baxu-jotzaile eta Motorhead taldeburuaren biografia eta Philippe Lançon frantziarraren 'El Colgajo' lan aparta izan ditut la»gun, ordu luze hauetan.
Oso arlo desberdinetako bi liburu bikain diren arren, egia esan, beraiekin ere gertatu izan zait beste gai askorekin egun hauetan gertatzen zaidana; oraintsuko liburuak izanik, badirudi, hala ere, aspaldiko garaietan idatzitakoak direla. Lemmyren abenturak irakurtzea guztiz eskertzekoa izan da egoera honetan. Berak sortarazitako barre algarek ez dute preziorik. Baina hain ondo deskribatzen dituen musika jaialdietako zaletu oldeak ez dirudi laster errepikatuko direnik.
Lançonen liburuak 'Charlie Hebdo' aldizkariaren aurkako atentatu islamistari buruz hitz egiten du, zeinean beraxe larriki zauritu zuten. Liburuan egiten diren gogoetetako askok iraganeko kontua dirudite, nahiz eta hau, zoritxarrez, susmo hutsa besterik ez den izango.
Duela hilabete pasatxo, emakume musulman batzuek bakarrik zeramaten aurpegia kalean estalita. Orain asko gara horrela gabiltzanak. Duela aste batzuk Athletic eta Realaren arteko kopa-finalak zaletu askoren hitzaldiak eta planak animatzen zituen; orain, kirol-informazioa bertan behera utzitako ekitaldien zerrenda triste eta lakonikoa besterik ez da, eta inork ez daki garbi, egingo ote diren. Martxoko lehen astean, gure elkarrizketa asko Aste Santuko planen inguruan zebiltzan, eta orain, serioski zalantzan dago udan festarik egongo den ere.
Ziurtasunak, inoiz egon badira, desagertuz doaz egunez egun bizi dugun krisi honetan. Balizko txerto baten inguruko albisteek ez dute baikortasunerako bide ematen, eta, aitzitik, gero eta indar handiagoa hartzen ari da, etorkizunean lehen bezala ezer izango ez denaren susmoa. Orain artikulu, elkarrizketa eta eztabaidetan errepikatzen den galdera hau da: zerbait ikasiko al dugu honetaz? Ez dira falta Ricardo Darinek Jordi Evoleri emandako erantzun atseginak: «Honek besteen lekuan jartzeko balio dezake, nor garen, zer nahi dugun, zer aldatu nahi dugun ulertzeko». Egun hauetan ahots askok hitz egiten dute antzeko berbekin, baina ez da inoiz gehiegi zehazten. Zertaz ari dira 'ikasteaz' hitz egiten dutenak? Osasungintzan berriro murrizketarik ez egiteaz? Munduko gobernuek ulertuko al dute ezinbestekoa dela gizakion biziraupenaren aldeko ahaleginak batzea? Aldera utzitako herrixketara itzuli beharko dugula hiri handiak aldera utziz? (Edward Snowdenen arabera, funtsezko faktorea da transmisio azkarretan). Ikasiko ote dugu ez dugula saguzarrik jan behar?
Ez da ahotsik falta, esaterako, pandemietan aditua den Mallorcako Joan March ikertzailearena, zuzenean klima-aldaketarekin eta birusa lotzen duenik, «deforestazioek animalien biologian aldaketak eragiten baitituzte». Baina honetan ere ez dirudi akordio orokorrik dagoenik zientzialarien artean. Badakigu zer zen gure bizitza duela hilabete. Baina datorren hilean nolakoa izango den ez. Susmoak ez dira onak. Nire etxe aurreko leiho batean auzokideen umeak ostadar bat marraztu du. Gainean hau irakur daiteke: «Dena ondo joango da». Tira ba.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.