Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Etorkizunik bazegoen, bai, eta bertan bizitzera kondenaturik geunden. Ez denak. No Futurearen punk profeten artean, batzuk bidean geratu ziren. Sex Pistols taldeko Sid Vicious, Ramones taldeko lau partaide, Cicatriz taldeko beste lau, Eskorbuto taldeko hirutik bi...
Johnny Rottenentzat, itxuraz, ez da batere etorkizun txarra izan. 1977. urtean «no future for you, no future for me» oihukatzen zuenak zeregin ugari izan ditu urte hauetan guztietan. Diskoak eta birak PIL taldearekin, Sex Pistolen zenbait pizkunde -dirutza irabazteko egindakoak, berak inongo lotsarik gabe onartua-, irratiko esatari musika saioren batean, parte-hartzaile telebistako reallityren batean. Britainia Handiko prentsa horian ohiko pertsonaia bihurtu da Johnny. Batzuetan aireportu batean egindako argazkietan zer itxura ziztrina duen erakusteko, beste batzuetan erreginari bere errespetua adierazteko.
Berriki punkaren historiari buruzko milagarren dokumentala aurkeztu da. Aurkezpenean Marky Ramone eta Johnny Rotten elkarri mokoka ari ziren, lerroburu mamitsuak egiteko modukoak esanez: «Sid Vicious zen benetako izarra zure taldean!» aurpegiratu zion Markyk Johnnyri. «Sid Vicious izarra zen zu bezalako astakirten faltsuentzat, zure drogekin disfrutatu eta heriotza zoriontsua izan!» arrapostu zion Johnnyk.
Baina gurean, tituluen erregea, duda barik, Evaristo Páramos dugu. La Polla Records taldeak 40. urteurrena ospatzeko antolatu duen itzulera dela eta, Flipasen ateraldiak ditugu nonahi: «58 urterekin izan dut ume bat. Ez da 'penaltiz' izan, landutako jokaldi baten emaitza baizik». «El Fary hil ondoren, itsusiren bat geratu behar zen, limoia zurrupatzen jarraitzeko». «Orain aita izan naizenez 'Dumbo' ikusi beharko dut berriro... oso barregarria da hau, nork dioen kontuan izanik». «Ergela ez izatearen irudia ematea oso nekagarria da; askoz errazagoa da ergela ez izatea». «Punkak harrak ginen gorpu batean...» horrela jarraitzekotan, Aguraingo abeslariak Motorhead taldeko Lemmyri lekua kenduko dio, esaldi zalapartatsuen lehiaketan.
Horrenbeste urte pasa eta gero La Polla Records itzuli da inoiz baino indartsuago, Madril, Bartzelona, Valentzia eta Bilboko pabiloi erraldoietan sarrerak agortuz eta antzinako abestiak berriro grabatuz. Horrez aparte Evaristok bere hirugarren liburua argitaratu du, Qué Dura es la Vida del Artista, bere taldearekin bizitako bitxikeriak bilduta, dagoeneko laugarren edizioa agortu duena. Bitartean, Pako Galánek eta Eskorbutoko kide berriek Amerikan egindako bigarren bira osatu dute.
«1.700 euro ditut kontuan, aseguruak, ura eta abar ordaintzeko. Horrez gain ez dut inongo aurrezkirik». Horrela erantzun zion Evaristok David Broncanori, honek bere ohiko galdera ezerosoa -zenbat diru daukazu?- egin zionean, «bira amaitu ostean, nahi izanez gero, berriro galdetu» gehitu zuen.
«Euskadin rock and rollak ez du inoiz dirurik emanen, inon baino alaiagoa izanen da» abesten zuten Hertzainak taldekoek. Onerako edo txarrerako hauek ere ez zuten guztiz asmatu.
Gatillazo aparkaturik, La Polla berriro 'records' dugu. Bejoindezuela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.