Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Etorkinak eta etorkinak

Etorkinak eta etorkinak

Bete-betean ·

Immigrazio-politika zuzenak eta humanitarioak egitea ez da erraza, baina oso inportantea da, garapen sozial orekatua bermatzeko

Miércoles, 23 de noviembre 2022, 11:38

Suella Braverman Erresuma Batuko barne-arazoetako ministroa da. Alderdi Kontserbadorearen barruan oso eskuinean dago, eta immigrazioari buruzko politika bereziki gogorren aldekoa da. Bere gurasoak etorkinak ziren. Rishi Sunak lehen ministroaren gurasoak ere bai. Erresuma Batua EBtik irtetzeari buruzko erreferendumaren kanpainan, haren aldekoak Europako beste herrialdeetatik zetozen etorkinei aurre egitea erabili zuten argudio gisa, alegia horiek (bereziki poloniarrek) bertako iturgin, igeltsero eta abarri lana kentzen zietela prezio merkeagoak eskaintzen zituztelako. Brexita gauzatu zenean etorkin horietako gehienak beren jaioterrietara itzuli ziren. Handik gutxira, supermerkatuak horniketa-arazoak hasi ziren izaten, kamioilari-eskasiagatik. Zenbait ekonomia-sektoretan langileak behar dira, eta hori areagotu egingo da datozen urteetan pertsona asko jubilatuko baitira. Enpresari eta politikari batzuek esaten dute etorkinak 'aukeratu' egin beharko liratekeela, hau da lan-merkatuak beharrak dituen zereginetarako etor daitezela soilik. Baina immigrazioa ezin da geldiarazi, immigratzen duten gizon-emakumeek egoera oso gogorrak utzi behar izaten dituztelako atzean. Kasu askotan, AEBra edo Europara iristeko beren bizitza arriskuan jartzen dute, Erdialdeko Amerikako banda kriminalengatik edo Mediterraneoa igarotzeak dituen zailtasunengatik. Etorkinek bere hizkuntza edo kultura bereko jendea dagoen lekuetara joatea nahiago izaten dute, horrela babesa eta lana errazago aurkituko dutelakoan. Erresuma Batuaren egoera ekonomikoa ez da ona, baina hala eta guztiz gero eta gehiago dira hara joaten ahalegintzen direnak. Erresuma Batuko gobernuak diru dezente emango dio frantsesari Calaiseko pasabidean kontrolak gogortu ditzan.

EBko barne-arazoetako ministroek bilera bat egingo dute aurki, etorkin eta errefuxiatuen kopurua gora egiten ari delako nabarmen. EBra etortzen diren errefuxiatuak estatuen artean banatzeko proposamenak porrot egin du behin eta berriro. Estatuek ez dute immigrazioaren gaineko eskumena galdu nahi, Europar Batzordearen esku utziaz. Ezkerreko alderdi batzuk (Danimarkan gobernatzen duen Alderdi Sozialdemokrata, bereziki) politika murriztaileak hasi dira erabiltzen. AEBn Bidenek Trumpen neurri batzuk mantendu ditu.

Azal zuriko etorkin dirudunekin ez da inoiz arazorik egoten. Halaber, gizarte-integrazioa lortzen duten etorkin batzuek gaitzetsi egiten dituzte etorkin berriak (AEBn, adibidez). Gai korapilotsua da immigrazioa, baina aldi berean saihestezina.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Etorkinak eta etorkinak