Borrar
Reuters
Ethan Hawke aktorearen ibilbidea sarituko du Karolvy Vary jaialdiak

Ethan Hawke aktorearen ibilbidea sarituko du Karolvy Vary jaialdiak

Jaialdiak ohorezko saria ematea erabaki du Ethan Hawke aktore, idazle eta zuzendari estatubatuarrari

ANDER RETOLAZA

Martes, 10 de agosto 2021, 18:56

Karlovy Vary jaialdiak ohorezko saria emango dio Ethan Hawke aktore, idazle eta zuzendari estatubatuarrari haren ibilbide guztia dela eta. Aurten, abuztuaren 20tik 28ra ospatuko da jaialdia.

«Pozik gaude Karlovy Vary-etik aspalditik miresten dugun artista bati ongietorria ematearekin», esan zuen Karel Och zuzendariak komunikatu batean. Berak azaldu zuen jaialdiak dagoeneko omenaldia egin ziola 'Austin Film Society' elkarteari, 2018an, eta aintzatespen horren luzapena dela Hawkeri egindako bereizketa hori, Texasko eszena independenteari oso lotua dagoena.

Hawke aktoreak 50 urte ditu, eta lau aldiz izendatu dute Oscar sarietarako bere ibilbidean zehar: 'Training Day' (2001), 'Before Sunset' (2004), 'Before Midnight' (2013) eta 'Boyhood' (2014).

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak 2016. urtean 'Donostia Saria' eman ondoren, aktoreak zinemaren munduan egindako ibilbideagatik jasoko duen bigarren saria izango da honakoa.

Aktore gisa egindako ibilbidea goratzen hasi zen 'El Club de los Poetas Muertos' ospetsuan zuen rolarekin. Robin Williamsek 1989an interpretatutako irakaslearen ikasle lotsatia interpretatu zuen bertan.

90eko hamarkadaren hasieran, kritika onak jaso zituen lanetan aritu zen, eta horiek haren karrera bultzatu zuten. 'Reality Bites' (1994) filmean antzeztutako Troy edota 'Before Sunrise' (1995) filmaren Jesse izan ziren esanguratsuenak.

Berriki, estatubatuarra nabarmendu egin da 'The Good Lord Bird' miniserie dramatikoan egindako lanagatik. Horrekin, Urrezko Globoen azken edizioan telebistako aktore onenaren saria jaso zuen. Era berean, Hawkek nobelagile gisa ere hastapenak egin ditu, aurten haren lehen eleberria kaleratu baitu: 'A Bright Ray of Darkness'. Broadway hirian debuta egin duen mutil gazte baten istorioa kontatzen du bere lanak, haren ezkontza une txar batean dagoenean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ethan Hawke aktorearen ibilbidea sarituko du Karolvy Vary jaialdiak