zurekin
Jueves, 6 de mayo 2021, 20:05
EITBk euskal zinemarik onenaren eskaintza ezin hobea prestatu du udaberri honetarako. Maiatzean, asteartero, 'La Noche De…'k hiru ekoizpen euskaldun arrakastatsuen estreinaldia eskainiko du: 'La Trinchera Infinita' maiatzaren 11n, 'El Silencio de la Ciudad Blanca' 18an, eta 'El Hoyo' hilaren 25ean. Hiru filmen artean, 68 izendapen eta 33 sari biltzen dituzte. Felix Linaresek 'La Noche De…' zinema saioa eskainiko die filmei, bakoitzaren emanaldiaren aurretik.
Publicidad
EITBk hiru filmetan parte hartu du eta komunikazio taldeak zinemarekin duen konpromisoa sendotuz joan da urtez urte. Zinemaren aldeko apustu sendoa egin du EITBk azken hamarkada honetan, eta ikus-entzunezko sektorearen kolaborazioari esker, zine eta telebista ekoizpen egonkorra posible izan da, betiere, kalitatezko proiektu bideragarrietan oinarrituta.
ETB2ko 'La Noche De...' saioa, bere aldetik, zinema saio erreferentea da Euskadin eta audientziaren harrera bikaina izaten ari da. Besteak beste, pasa den astearteko saioak bere ordu tartean lidergoa lortu zuen % 15,1eko audientzia-zatiarekin eta 226.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. 25 urteko ibilbide luzearekin, Felix Linaresek aurkeztutako saioak aurtengo denboraldian bataz beste, % 11,3ko audientzia-zatia eskuratu du.
Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga, 'Handia' edo 'Loreak' film arrakastatsuen sortzaileak, 'La Trinchera Infinita' pelikularen zuzendariak dira. Kasu honetan, Gerra Zibilaren eta gerraostean euren etxeetan ezkutatu behar izan ziren aktibisten benetako istorioetan oinarritu dira filma sortzeko. Pertsona hauek kartzelan edo fusilatuta amaitzearen beldurrez, ezkutatzea erabaki zuten. Baina hasieran irtenbide probisionala izango zena, 30 urtez luzatu zen. Antonio de la Torre eta Blanca Cuesta dira aktore protagonistak.
La Trinchera Infinitak harrera bikaina izan zuen eta 44 izendapenetik 21 sari jaso zituen. Horien artean, aipagarrienak: Donostia Zinemaldian lortutako lau sariak, zuzendaritza onena eta gidoi onena barne; bi Goya sari, emakumezko aktore onena Belen Cuestarentzat eta soinu onenaren saria; pelikula onenaren Forqué saria; Belen Cuesta emakumezko onenaren Feroz saria eta Europako Zinemako EFA saria, makillaje eta ile-apainketa onenari.
Publicidad
'El Silencio de la Ciudad Blanca' Eva Garcia Sáenz de Urturi idazle gasteiztarraren 'La Ciudad Blanca' trilogiaren lehen eleberrian oinarritutako thriller dramatikoa da. Daniel Calparsorok zuzendutako film honen protagonistak Belén Rueda eta Javier Rey aktoreak dira eta Gasteizen egin zuten pelikularen filmazioa.
Gasteizko 17 toki ezberdinetan egin zen filmaren grabazioa. Andre Mari Zuriaren plazako bigarrren zenbakian bizi da filmaren protagonista, eta bertatik hiriko jaietan hainbat eszena filmatu zituzten, Txupinazoaren egunean eta Farolen prozesioan. Halaber, Burulleria plaza, Katedral Zaharra, Harategien kantoia, erdi-aroko hesia, Etxanobe lorategia, San Migeleko balkoia, Kordoi Etxea eta San Martineko bulegoak dira bataz beste, filmean agertzen diren eraikin eta toki nabarmenenak.
Publicidad
Galder Gaztelu Urrutia zinegile bilbotarraren lehen pelikula da 'El Hoyo', suspenseaz beteriko beldurrezko film distopikoa. Hainbat maila dituen kartzela bertikal berezi batean girotuta dago. Maila bakoitzean bi pertsona daude eta egunero janariz beteriko plataforma bat jaisten da. Maila bakoitzean segundo batzuk besterik ez da geratzen eta preso bakoitzak behar duena edo nahi duena hartu dezake. Modu horretan, behean dauden presoek goikoen soberakinekin konformatu behar dira eta beheko mailetara ez da ezer ailegatzen. Gure gizartearen alegoria honek inplikazio politiko, sozial eta erlijiodunak ditu eta hausnarketa egitera bultzatzen gaitu.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.