Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jan Echevarría
Lunes, 25 de noviembre 2024, 16:45
Zein gogorra egiten zaigun batzuetan ikus-entzuleoi ohera hain berandu joan behar izatea, telebistako parrilla hain berandu programatuta egoteagatik. Bada, astelehenetik aurrera, azaroaren 25etik, ETB1ek goizago eskainiko ditu gaueko telebista saioak. Hala, astelehenetik ostegunera 20.45ean eskainiko da aurrerantzean 'Mihiluze' lehiaketa, Ilaski Serranok eta Antton Telleriak aurkeztuta. Ondorengo ordutegi nagusia ere aurreratu egingo da, beraz, eta 21.45ean abiatuko dira prime time-ko programak: astelehenetan Eusko Label Winter Series zesta punta lehiaketa; asteartetan 'Ztanda Replay'; asteazkenetan Klaudio Landaren 'Hamaika Entzuteko'; eta ostegunetan 'Gora Bihotzak', Miren Nogalesek eta Julen Telleriak gidatuta.
Ohi bezala, 21.00etan hasiko da ostiraletan 'Go!azen 11' telesaila; eta 22.00etan, berriz, 'ETB Kantxa' pilota emanaldia. Larunbatetan ere ordutegiari eutsiko diote 'Hitzetik Hortzera' (21.00etan) eta 'Oholtzan' (22.00etan) programek; eta igandean, berriz, 22.00etan izango dugu ikusgai 'Ztanda' musika talent show erraldoia, Barbara Goenagak eta Iker Villak gidatuta.
Unai Iparragirre ETBko zuzendariak azpimarratu du ETB1eko ikusleen iritzia kontuan hartu dela ordutegi nagusiko saioak aurreratzeko, eta azpimarratu du xedea dela «ETB1eko ikus-entzuleak ETB1en jarraitzea». EITBren zerbitzu publiko izaerari erantzunez, euskarazko entretenimendu, kirol eta aktualitatetik onena goizago eskaintzea dela helburua, ikus-entzuleen beharrei erantzun eta ahalik eta publikorik zabalenera iristeko. Beraz, arratsalde-gaua familian antolatzen baduzu telebistako programazioaren arabera, kontuan izan aldaketa horiek ohitura onak ez galtzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.