Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Domingo, 25 de diciembre 2022, 20:26
Urtarrilaren 1etik aurrera, igandero, Ameriketan bizi diren hainbat euskaldun ezagutzeko aukera izango dute ETB1eko ikusleek. Izan ere, 'Herri Txiki, Amerika Handi' programa aurkeztuko dute Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadik.
Lehenengo saioan, aurkezleek Elkon (Nevada) hartuko dute lurra. Hurrengo saioetan Reno, San Frantzisko eta Las Vegas ezagutuko dituzte, eta, azkenik, euren helburua lortu eta Hollywoodeko izarren pasealekura iritsiko dira. Bidaia horretan, bertara joandako euskaldunak edota horien seme-alabak ezagutzeko beta izango dute Gurrutxaga eta Pagadik. Euren bizipenak ezagutuko dituzte, baita euren egunerokoa ere.
Pagadik, lehenengo saioan, besteak beste, Euskal Herritik kanpo dagoen ikastola bakarrean irakasle den Ane ezagutuko du. Anek hiria erakutsiko dio, baita boloetan jokatzen ere, baina dena ez da dibertimenduz josita egongo Pagadiren bidaia honetan, espero gabeko momentu batean Polizia agertu eta eskuburdinak jarriko baitizkio. Zer egin ote du horretara iristeko?
Bestalde, Begoña eta Lino Zabalak euren etxearen atarian duten Gernikako arbola erakutsiko diote Gurrutxagari. Denek batera Gernikako arbola kantatuko dute, baita Ameriketako ereserkia ere. Horrez gain, Jose Mari Maguregirekin denboran atzera egin eta artzain garaietara bidaiatuko du.
Bi aurkezleek picnic batez gozatzeko aukera izango dute, eta euren gonbidatuek jaten hasi aurretik duten ohitura ere ezagutuko dute. Hori guztia eta gehiago, 'Herri Txiki, Amerika Handi' saio berrian. Barrea eta umorea ziurtatuta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.