Zurekin
Domingo, 5 de septiembre 2021, 23:08
BilbaoArte Fundazioak Eszter Katalin artista hungariarraren 'Under the Shadow of Azkorri' erakusketa antolatu du Urazurrutia Aretoan, 2020an erakundearen beka jaso ondoren. Erakusketari izenburua ematen dion bideo pieza erakusten du artistak, bere sorkuntza prozesura hurbiltzen duten irudi, bideo eta idatziekin batera.
Publicidad
Erakusketa astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 17:30etik 20:30era, urriaren 1era bitarte. Sarrera doakoa baina edukiera mugatua izango da, Bilboko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.
'Under the Shadow of Azkorri' (Azkorriren itzalpean) izen bereko bideoan oinarritutako erakusketa da. Artistaren arabera, hasieran, paisaiak eta bertako kide izateari buruzko hausnarketak bere lanaren ardatz bezala funtzionatzen dute, Azkorri hondartzan ateratako argazki batek azken pieza sortzeko prozesua sustatzen duelarik.
Azkenean, Euskal Herriko hondartza eta lursail gehiago grabatutako kokalekuei gehituko ziren, baina Azkorri eta Azala Kreazio Espazioaren (Lasierran, Araba) inguruko paisaia bakarrik dira azken piezaren parte.
Eszter Katalin (Budapest, 1991) Vienan eta Bilbon bizi den ikus-entzunezko artista hungariarra da. Bere praktikak zalantzan jartzen du borroka soziopolitikoei lotutako subjektuen irudikapena ikuspegi feministatik.
Publicidad
BilbaoArte ekoizpen artistikorako zentro bat da, Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari atxikita dagoena. Erakundeak sortzaile gazteen bitarteko eta azpiegiturak eskaintzen dizkie, euren sormen artisitikoak gauzatu ditzaten. BilbaoArtek sortzaile gazteen profesionalizazioa erraztea du xede, horiek maila tekniko altua eskuratzea ahalbidetuaz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.