Zurekin
Martes, 6 de julio 2021, 16:18
Euskal traineruen lehen mailako bi ligak, Euskotren (emakumeak) eta Eusko Label (gizonak) asteburuan abiatu dira Coruñan eta arraunaren denboraldiaren hasierak audientziaren harrera ezin hobea izan du. Igandean, Euskotren zein Eusko Label ligetako emanaldiak euren ordu tartean nagusi izan ziren. Emakumeen estropadak % 12,0ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 13,6ko kuota eskuratu zituen. Ondoren jokatu zen gizonezkoen probak % 16,0ko audientzia-zatia eta euskaldunen % 17,7ko kuota lortu zituen. Euskotren Ligan Orio izan da garaile eta Eusko Label Ligari dagokionez, Santurtzi nagusitu da Coruñan.
Publicidad
Bi liga nagusietako estropada guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta eitb.eus-en, baita Euskadiko Txapelketa eta Donostiako Bandera ere.
Guztira 25 jardunaldi izango dira, modu ikusgarrian eta datu zehatzekin hornituta, telebistaz ikusgai izango direnak, Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandararen kontakizunarekin. Emanaldi hauek, gainera, eitb.eus-en ez ezik, EITB Albisteak eta EITB Nahieran aplikazioen bidez jarraitu ahal izango ditugu.
Horixe da hain zuzen ere EITBren helburua, gure arrauna mundu zabalean erakustea, eta horretarako ahalegin teknologiko handia egingo du. Arraunlarien jarduna ikusi eta entzuteaz gain, naturaren irudi ikusgarriekin gozatu ahal izango dute ikus-entzuleek. EITB eta AZTIren arteko aliantzari esker, euskal itsas ondoen batimetriak (urpeko infografiak) eskainiko dituzte, harkaitzek, korronteek, itsasgorak, itsasbeherek edo beste elementuek estropadan izan dezaketen eragina aztertuz.
Bestalde, datuen bitartez lehiaketaren informazio osagarria jasoko dute emanaldiaren jarraitzaileek: traineru bakoitzaren momentuko GPS posizionamendua infografia bidez, haizearen egoera, estatistikak, emaitzak, sailkapena, denborak eta historikoa.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.