Esti eta Mikel Markez 2015. urtean igo ziren batera lehendabizikoz oholtza gainera. KULTURSHAREA

Esti eta Mikel Markez abeslariek 'Azal berritzen' izeneko albuma kaleratu berri dute

Diskoak hamar kanta ditu, Estiren bost abesti eta Mikelen horrenbeste

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 18 de noviembre 2020, 21:02

Esti eta Mikel Markez abeslariek 'Azal berritzen' izeneko albuma kaleratu berri dute. Diskoak hamar kanta ditu, Estiren bost abesti eta Mikelen horrenbeste. Dena den, bi artistek batak bestearen abestietan parte-hartu dute abeslari nahiz musika jotzaile lanetan.

Publicidad

Abestien letrak, berriz, hainbat poeta eta bertsolarik sortu dituzte, hala nola, Toti Martinez de Lezeak, Pako Aristik, Alaia Martinek, Jon Maiak edota Joseba Sarrionandiak. Era berean, Mikel eta Esti hitzei doinua emateaz arduratu dira. Esti eta Mikel aita-alabek musika jorratzerako orduan, Arkaitz Minerren eta Julen Alonsoren laguntza izan dute

Bertan hainbat instrumentuz gozatzeko aukera izango dute entzuleek: biolina, biola, mandolina, akordeoia, trikitrixa, pianoa, tinplea edota gitarrak, besteak beste. Halaber, beste zenbait gonbidatuk ere esku hartu dute diskoan, Ane Bastidak baxuarekin, Iker Laurobak bateriarekin edota Olaia Inziartek eta Eneritz Aulestiak euren ahots gozoekin girotu baitituzte abestiok. Gainera, Toti Martinez de Lezea ere bere poema bat errezitatzen entzun ahal izango dute entzuleek.

Albumaren grabaketok Mikel Markezek Orion eta Axular Arizmendik Mutrikuko AME Estudioan jorratu dituzte. Nahasketa eta masterizazioa, aldiz, Victor Sanchezek Donostiako Elkar Estudioan gauzatu du.

Mikel Markez euskal abeslaria dugu, 15 urterekin gitarra jotzen hasi zena. Bere musika ibilbide oparoan hamar diskotik gora kaleratu ditu. Esti Mikelen alaba da, 2015. urtean lehendabizikoz oholtza bat zapaldu zuena, bere aitarekin batera. Bere aitaren 'Biribilean' diskoan ahotsa jarri zuen. Harrezkero, bere aitarekin ibiltzen da Euskal Herrian barrena musika emanaldiak eskaintzen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad