Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
paul picado
Jueves, 13 de febrero 2020, 21:36
Esti Aguirre López de Munain artista gasteiztarraren 'Elezar margotuak' izeneko erakusketa ikusgai izango da El Pilar Gizarte Etxean otsailaren 19tik 29ra bitartean. Erakusketa horretan, artista gazteak zenbait pertsonaren gorputzetan margotutako irudien argazkiak ikusteko aukera izango da. Baina ez dira nolabaiteko irudiak, izan ere, euskal mitologiaren elezaharretan oinarrituz, euskal mitologiako pertsonaiak margotu ditu, eta azkenean, argazki guztiekin egutegi bat egin du.
Egutegi bat egitea pentsatu zuen proiektua aurkeztu behar zuenean lan zehatza izan zedin, eta ez lan orokorra. Gainera egutegia oso lotuta dago naturarekin eta natura, bere aldetik, euskal mitologiarekin.
Hasiera batean hamabi pertsonaia margotzea pentsatu zuen, alegia pertsonaia bana hilabeteko, gehi azalekoa. Horrenbestez, hamabi pertsonatan margotzea zen bere asmoa, baina azkenean hogeita hamar pertsona margotu ditu, hilabete batzuetan pertsona batek baino gehiagok parte hartu dutelako.
Esti, berez, Plastikako irakaslea da, eta bodypaintingaren bidez euskal mitologiako pertsonaiak margotzea oso interesgarria iruditzen zitzaion, beste ikasgai batzuk ere uztartzen zituelako, besteak beste plastika hezkuntza, euskara, gizarte eta natura-zientziak, elkarrekin oso lotuta daude eta. Gainera, irudiak bere ikasleen gorputzetan margotu ditu.
Pertsonaiak bere ikuspegiaren arabera margotu zituen, hau da, berak interpretatzen zituen moduan. Horrela, nolabaiteko jokoa plantea daiteke erakusketara bertaratzen direnekin, irudiak ikustean, ea asmatzen duten zer pertsonaia den.
Estik Arteko Gradua ikasi zuen Leioako Fakultatean, baina ikasketak amaitu eta gero, bere prestakuntza handitzeko, goi-mailako gradu bat egitea erabaki zuen. Horrela, Arte Plastikoetako eta Diseinu eta Ilustrazioko goi-mailako teknikariaren titulua ere badu.
Zenbait sari irabazi ditu, hala nola 2018 eta 2019ko Bastidako Erlikietako jaien kartelaren irabazlea izan da, 2018ko Gazte Klik-Klak argazki-lehiaketa (2016. eta 2017. urteetan finalista ere izan zen), eta 2018an Batera Kultur Proiektuak Elkarrekin izeneko laguntza-deialdirako aukeratu zuten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.