Borrar
398206162 Fotolia
Estetika, osasuna eta osagarrietako saltokietarako 730 bonu jarri ditu salgai Berrizek

Estetika, osasuna eta osagarrietako saltokietarako 730 bonu jarri ditu salgai Berrizek

Tokiko Merkatarien Elkarteak (BME) eta Udalak hirugarrenez jarri dute martxan 'Bizi Berriz' ekimena elkarlanean, herriko merkataritza bultzatzeko asmoz

NAHIKARI CAYADO

BERRIZ

Martes, 18 de mayo 2021, 21:19

Bono kanpaina berri bat iritsi da Berrizera, herriko merkataritza bultzatzeko asmo irmoa daukana. Tokiko Merkatarien Elkarteak (BME) eta Udalak hirugarrenez jarri dute martxan 'Bizi Berriz' ekimena elkarlanean, eta, oraingoan, estetika, osasun eta osagarrietako establezimenduetan jarri dute arreta. Guztira 730 bonu jarri dituzte salgai, 32.850 euroko balioarekin. Administrazioak 11.000 euroko ekarpena egin du.

Aurreko kanpainetan ez bezala, oraingoan bonu mota bakarra eskaintzen da. 30 euroko kostua du eroslearentzat, eta udaletxeak 15 euro gehitu dizkio. Horrela, kontsumitzaileak 45 euro izango ditu kanpainari atxikitako establezimenduan gastatzeko. Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, saltoki bakoitzak txartel kopuru mugatua izango du, parte-hartzaile kopuruaren arabera ezarriko dena.

Pertsona bakoitzak bonu bakarra erosi ahal izango du, eta gainera, aukeratutako establezimenduan soilik trukatu ahal izango du, zenbateko berean edo handiagoan. Erosketaren prezioa bonuarena baino txikiagoa bada, ez da dirua itzuliko. Horiek trukatzeko azken eguna ekainaren 17a izango da.

Nola eros daitezke? Oso erraza da. Eskaera www.bizi.berriz.eus orrialdearen bidez egin ahal izango da. Edo, 65 urte baino gehiago badituzu eta Internet bidezko erosketa egiteko laguntzarik ez baduzu, deitu 619 62 19 71 telefono zenbakira goizeko 10.00ak eta 13.00ak bitartean. Aukeratzen dituzun bonoak etxera eramango dizkizute.

Kanpainarekin bat egin nahi duten establezimenduek 10 langile edo gutxiagoko txikizkako establezimenduak izan beharko dira. Bestetik, eta gutxienez, salmenta-puntu bat izan beharko dute Berrizten. Amaitzeko, formularioan zerrendatzen den ekonomia jardueren gaineko zergaren epigraferen batean alta emanda egon beharko dute. Kanpainaren inguruko zalantzarik izanez gero 'herrijagolea@berriz.eus' helbidera idatzi dezakezue, edo 619 62 19 71 telefono zenbakira deitu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Estetika, osasuna eta osagarrietako saltokietarako 730 bonu jarri ditu salgai Berrizek