Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Martes, 18 de octubre 2022, 17:30
Galdakaoko Musika Bizian jaialdiaren zazpigarren edizioa azaroaren 5 eta 6an helduko da Iturrondo plazako eszenatokira. Estaturik gabeko nazioetatik etorritako artistak soilik hartzen duten parte ekimen honetan, eta lau kontinentetatik etorritako 30 musika talde baino gehiago ekarri ditu Bizkaira.
Aurtengoan, bost musika taldek igoko dute taulara, horietako bi euskaldunak, eta gainerakoak Sizilia, Kurdistan eta Faroe uharteetatik etorritakoak. Xabier Solano trikitilari hernaniarrak irekiko du euskal partaidetza, eta Kimua Dantza Kolektiboa izango du lagun, Lizartzako dantzari taldea. Gainera, Skakeitan talde donostiarrak osatuko du aurtengo Musika Bizian jaialdiaren euskal partaidetza.
Bestetik, kanpoko ordezkaritzari dagokionez, oso latitude desberdinetako musikarien txanda izango da. Batetik, I Beddi, Siziliako musika tradizionala berreskuratzeko asmoarekin 2005ean jaiotako seikotea. Baita Adir Jan ere, hauek Berlinen jaiotakoak, mistizismo sufiaren eta rock psikodelikoaren arteko nahasketa gisa deskribatu dituzte. Azkenik, Danny Baldursson, Faroe uharteetako abeslari eta gitarra-jotzailea.
Kontzertuak, bai ostiral zein larunbatean ere, 20.00etan abiatuko dira. Hori bai, kale-animazio musikala ere izango da herriko taldeen eskutik. Horrela, Taberna Ibiltariak eta Beti Jai txarangak, emanaldiak hasi baino ordu bat lehenago, giroa berotuko dute.
Musika Bizian jaialdia 2014an jaio zen Andra Mari Eusko Dantzari Taldearen eskutik, eta sei edizioetan bere izaerari eutsi dio: irabazi asmorik gabeko folk/rock jaialdia, lehen mailako taldeak dituena, familia osoari zuzendutako jarduera osagarriek lagunduta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.