Borrar

Aspaldiko kontua zela uste genuen, baina Salman Rushdie idazle eta saiakeragile britainiar-estatubatuarrari emandako sastakadak erakutsi digu beti dagoela norbait prest Jainkoaren izenean hiltzeko, Jainkoari lana «aurrezteko», Jainkoaren ahotik hitz egiteko. Aspaldikoa da sakratuaren eta profanoaren arteko lehia. Gizarte politeistak emanagoak ziren barrera eta ironiara, gizakiarengandik hurbilago zeuden, kontraesankorrak ziren, lotsagabeak, zurruteroak, irrigarriak ere batzuetan… Eta izugarriak ere bai. Monoteistak, ordea, tradizioz izan dira zurrunak eta bekoki itxikoak, baita mehatxatzaileagoak ere. Nolanahi ere, ulergarria izan daiteke batzuek jainko bakar batengan sinistea. Norberaren erabakia da hori. Ulergarria ez dena da gainerakoak jainko horretan sinistera behartzea edo beste jainko batean sinisten dutenak arrazoi horretxegatik hiltzea. Edo gustuko ez duzun norbait erailtzea jainkoa aitzakia hartuta, azken horren gurari bat delakoan. Hor nekez ikus daiteke ezer jainkozkorik.

Nire lagun batek ondorio estatistiko bat atera zuen monoteismo horretatik. Jainko bakar batengan sinisten dutenek gainerako jainko guztiak baztertzen badituzte, eta nik jainko hori ere baztertzen badut, jainko bakar bateko diferentzia dago bion artean, eta, ondorioz, fede bakarreko horiek dira jainkoengan ez sinesteko arrazoiak ematen dizkidatenak. Azken batean, fedegabeen eta fededun monoteisten artean jainko bakarreko aldea dago, munduan aukera daitezkeen milaka jainkoen artean. Horrela begiratuta, ez dago horren alde handia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Estatistika kontua