Azken urte hauetan Miren Agur Meaberen literatura eta bereziki poesia bi oinarri hauen gainean eraikitzen dela ematen du: esperientziaren adierazpena eta denboraren iragazkia. Izan ere, haren poesian subjektuaren esperientzia bereziaren, propioaren isla eskaintzen da, edo behintzat haren poemetan agertzen diren gertakariak halako eskarmentuaren ondorioak izango balira bezala azaltzen dira. Benetako esperientzia zein esperientzia irudikatua izan, subjektuak, nolabait esateko, bere burua eskaintzen du poesian. 'Nola gorde errautsa kolkoan' izenburuko liburu hau norberaren bizipenak era horretan erabiltzearen adibidea dugu. Haurtzaro eta nerabezaroko gertakariak, xumeak baina bere xumetasunean oinarrizko eta funtsezkoak, agertzen dira behin eta berriro, garai haietako gertakarietan geroko bizitzaren hazia aurkituko balitz bezala, gertakari horiek subjektua betirako markatu balute bezala. Azken finean, norberaren aberri bakarra bere haurtzaroa dela esango balitzaigu bezala. Eta garai hartako gertakariak kontatzen direlarik (askotan, subjektua 'gu' generiko baten atzean difuminatuta: bere esperientzia berezia da, baina beste hainbaten esperientziaren antzekoa alegia), identitatea osatuz doa, gauza txikien biltzaile.
Publicidad
Miren A. Meabe Susa. 184 orr. 18 euro.
Meabek errealitate pertsonala baina neurri handi batean partekatua ere baden hau ez du besterik gabe eskaintzen. Hau adierazteko denboraren iragazkia erabiltzen du, gertakariak oroitzapen bihurtuta, zeren gertakari horiek azaltzen dituena ez baita behinolako subjektua, gaur egun, horiek birsortzen dituen heldua baizik. Nostalgia puntu batez gaurko helduak garai hartako beste 'ni' hura ikusten du, egiten duena eta kontatzen duena subjektu berbera izanda ere, aldatuta dagoelarik. Eta ikuspuntu honetatik esperientzia pertsonala unibertsalizatu egiten da, eta bertan bere burua islatuta ikusiko du irakurle askok.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.