Borrar
Liburua 1935. eta 1952. urteen bitartean jaiotako hamahiru emakumeri egindako elkarrizketa ezberdinen uztarketa da. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Politika, kultura eta ingurumen alorretan ibilitako 13 emakumeren istorioak bildu ditu liburu batek

Politika, kultura eta ingurumen alorretan ibilitako 13 emakumeren istorioak bildu ditu liburu batek

'Ganbara argitua. Emakumeen ahotsak eta oihartzunak' izeneko lana Alazne Diez soziologo eta antropologo bizkaitarrak landu du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 13 de octubre 2021, 22:53

Esparru politiko, kultural, nahiz ingurumenekoan ibili ziren 13 emakumezkoren istorioak bildu dituzte liburu batean. 'Ganbara argitua. Emakumeen ahotsak eta oihartzunak' izeneko lana Alazne Diez soziologo eta antropologo bizkaitarrak landu du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera. Nahi duen edonork liburuaren argitalpena euskaraz nahiz gaztelaniaz kontsulta dezake Aldundiaren webgunean, bizkaia.eus/argitalpenak. Hauxe 15 euroren truke eskuratu dezakete norbanakoek.

Liburua 1935. eta 1952. urteen bitartean jaiotako hamahiru emakumeri egindako elkarrizketa ezberdinen uztarketa da, hala nola, Maria Luisa Amigo Fernandez de Arroyabe, Miren Josune Ariztondo, Ana Begoña Arzo, Miren Begoña Goicoechea, Maria Ascension Larrucea, Agapita Lavin, Miren Olga Macia, Maria Begoña Madariaga, Celia Marañon, Petra Benedicta Markaida, Maria Jesus Meñaka, Blanca Estrella Ruiz eta Clara Zabalo.

Zehatzago esanda, eremu pertsonalean bizi izan zituzten nondik-norakoak biltzen dira lanean. Hala, indar handiz entzuten da inguruko hainbat pertsonaren ahotsen oihartzuna, eragin handia izan baitute gaur egun diren horretan.

Lan berri honek emakume hauen eta gaur egun horietan identifikatuta senti daitezkeen beste askoren lana aintzatestea eta aitortzea du erronkatzat. Izan ere, garaiotako emakumezkoek mugak eta oztopo ezberdinak gainditu behar izan zituzten.

Egileak dioenaren arabera, egoera ezberdinak gainditzeko kapaz diren emakumezkoen bizipenak aintzat hartu nahi izan dira obra honetan, datozen belaunaldi berrietarako inspirazio iturri izan daitezen. Generoen arteko berdintasuna erdiesteko egindako aurrerapauso esanguratsuenak ezagutzeko aukera ere bada, etorkizunean emateko gelditzen diren urratsak ikertzekoa, hain zuzen ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Politika, kultura eta ingurumen alorretan ibilitako 13 emakumeren istorioak bildu ditu liburu batek