UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 10 de enero 2020, 22:22
Espainiarrek 1.282 euro bideratzen dituzte batez beste urtean txakurren mantenura. Albaitarira urtean egindako bisitetan esaterako, 352,42 euro xahutzen dituzte. Bertan txakurrek beharreko kontsultak, elikagai gehigarriak, txertoak eta desparasitazioak daude barne. Janarian, berriz, urtean 839,76 euro gastatzen dute, urteko gastu guztien %65, hain zuzen.
Publicidad
Txakurrek urtean amorruaren aurkako txertoa jaso behar dute eta gainera, lau barne desparasitazio egiten omen zaizkie. Hauetako txerto bakoitzak 40-50 euroko prezioa aurkezten du eta parasitoen aurkako pilulek, aldiz, 25 eurotik 30 eurora bitarteko prezioa dute.
Hala, txakurra albaitarira beste egoera espezifiko batengatik joaten bada, aurrekontua handiagoa izango da. Berbera gertatzen da, txakurra jostailu edota garaikur ezberdinekin saritzen badugu. Guzti honi, ile-apaindegira txakurrarekin egiten ditugun bisitak eta beste hainbat gastu gehitu behar zaizkie.
Halaber, etxeko animaliak mantentzeko produktuak prezio garestiak izan ohi dituzte. Izan ere, produktu hauek %21 BEZ-a aurkezten dute. Hala, txakurren jabeek hauexek gaixorik jartzen diren bakoitzean osasun sistema pribatuko albaitaritza etxeek aurkezten dituzten aurrekontu garestiei aurre egin behar izaten diete.
Azken urteotan gero eta familia gehiago dira haurrak izan beharrean, txakurrak izatea erabakitzen dutenak. Zehatzago esanda, Espainiar estatu mailan, 15 urtetik beherako 6.900.000 haur daude, eta etxeko animaliak, berriz, 22 milioi inguru dira, hauetako 6 milioi txakurrak direnak. Gainera, millenialen %70ak etxeko animaliak ditu edo izango lituzke.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.