Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 24 de agosto 2021, 23:40
Espainiako distantzia erdiko triatloia eta aquabike txapelketak irailaren 18an ailegatuko dira Bilbora. Bi txapelketa hauen antolaketak Bilbao-Bizkaia 2022 Europako Multikiroleko Txapelketaren nondik-norakoak atontzeko balioko du.
Pasa den urteko edizioa Javier Gómez Noya lasterkari espainiar ospetsuak irabazi zuen, egitasmoaren ospakizuna erabat arrakastasua izan zelarik, nahiz eta koronabirusaren pandemiak eragindako mugak nabarmenak izanda ere. Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak ekitaldi honen inguruan nabarmendu duenez: «Koronabirusa gorabehera, joan den urtekoa ekitaldia zoragarria izan zen eta aurten sekula baino ilusio handiagoarekin errepikatuko dugu».
ItsasMuseumaren zabalgunean izango dira berriro ere hasiera eta helmuga. Hortaz, gune hori izango dute erreferentziatzat parte-hartzaileek osatu beharko duten ibilbideak: 1,9 kilometro igerian Itsasadarretik, 82,5 kilometro bizikletan Larrabetzutik eta Morgara bitartean, eta, amaitzeko, 21 kilometroko lasterketa oinez, Itsasadarreko pasealekuan barrena zazpi kilometroko zirkuitu bat onduz, eta, zirkuitu horretan hiru joan-etorri gauzatu beharko dituztelarik.
Juan Mari Aburto Bilboko alkatearentzat ohore bat da hiriarentzat bigarren urte kontsekutiboz kirol-munduan maila berri bat duen Txapelketa hau atontzea. Bere esanetan, «txapelketak Bilbon lortu du maila berri hori: mota honetako ekitaldiak zorroztasun eta profesionaltasunez antolatzeaz gain, horietaz gozatzen duen hiri batean».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.