Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
El Correo
Miércoles, 30 de enero 2019, 23:13
Eskualde mailako hirugarren bulego integrala jarri du abian Bizkaiko Foru Aldundiak, Gernikan, orain arte Ogasun Sailaren bulegoa zenaren lokaletan, San Juan Ibarra plazako 5 zenbakian. Ogasuneko bulegoan ematen ziren zerbitzuak eta herriko Nekazaritzako Eskualde Bulegoan ematen zirenak batuko dira ekipoamendu berrian, gehi gainerako foru sailen izapideak eta zerbitzuak. Horrela, guztira, herritarrek 173 izapide eta zerbitzu egin ahalko dituzte bulego berrian.
Iazko maiatzetik Bermeoko bulegoaren bitartez Busturialdea osoari eskaintzen zaion arreta osatuko du Gernikako bulegoak. Bermeoko bulegoak zerbitzua ematen die kostako herriari berari eta Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta eta Foruari, nahiz eta bulego integralak mugarik gabe edozein bizkaitarrek erabiltzekoak izan.
Hala ere, Gernikako ekipamendu berria «funtsezkoa» izango da Bizkaiko Aldundiak herritarrei eskaini nahi dien arretan. Ezaugarri nagusia da edozein pertsonak foru erakundearekin tramitatu nahi dituen kudeaketa guztietarako sarrera bakarreko eredua izatean datza. Horrela, orain arte erabili izan den sistema baztertu nahi da, hau da, zerbitzu edo sail jakinen arabera banatzea.
Gernikako bulegoak arreta eskaintzeko gune bat dauka. Esparru horretan, pertsona batek harrera egiten die erabiltzailei, eta beren beharrizanak eta zerbitzu mota detektatzen ditu bulegoaren barruan egokia izango den tokira bideratuz. Arreta eskaintzeko 11 toki daude: bostetan izapide orokorrak ebazten dira, beste lautan Ogasun Sailari lotuta dauden izapide espezializatuak (Errentaren kanpainan bost izango dira), eta bi gunetan Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailari lotuta daudenak.
Bulegoak jendeari arreta eskaintzeko izango duen ordutegia 08:30etik 14:00etara artekoa da, astelehenetik ostiralera, udan izan ezik (ekainaren 17tik irailaren 13ra), 08:30etik 13:30era artekoa izango baita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.