Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri
Tratu txarrak jasan duen emakume baten irudia. Fotolia
ESKUA LUZE

ESKUA LUZE

Lunes, 20 de agosto 2018, 14:22

Guraso den inori gerta dakizkiokeen gauzarik etsigarrienen artekoa da norbere semearen eraso fisikoak jasatea. Ahaidetasunaren oinarrizko arauen aurkakoa delako, ia naturari aurre egiterainokoa. Aita-amek sortu, hazi eta hezitako hori halako batean hainbeste okertu eta hain esker txarreko bihurtzeak madarikazio atabikoa emango luke egungo askoz faktore neurgarriagoekin zerikusirik izango ez balu. Eta ez da ia inoizko zerbait, uste baino gehiagotako izurria baino.

Ez dago urrun joan beharrik horretaz ohartzeko. Iaz Bizkaiko Foru Aldundia 98 familiatako 101 nerabe erasotzaileren kargu egin zen. Datua bezain larria da joera: lau urte lehenago baino %23 kasu gehiago. Hala, 2014an 82 izan ziren egoera horretan hartutako gazteak, 96 2015ean eta 100 duela bi urte. Eta ziur hauez aparteko askoz gehiago daudela, estaltzen saiatutakoak, ingurukoek esango dutenaren beldurrez etxeko hormen artean geratzen direnak.

Familietan esku hartzeko programa 2008an abiatu zen eta geroztiko esperientziak erakutsi duenez badago seme erasotzailearen nolabaiteko profila zehazterik. Gizonezkoak direlako ia beti, 14 eta 18 urte bitartekoak, seme zaharrenak, ikasle txarrak. Hala ere, indarkeria fisikoa eta psikologikoa baliatzen dutenen artean ez dira falta ez seme bakarrak ez nagusiaren ostekoak.

Eta bada beste datu bat aurreiritziak haustekoa. Asko ez dira familia marjinaletakoak, baztertutako horietakoak. Hala, gurasoen %80k badute aintzat hartzeko moduko hezkuntza mailarik: hirutik bat diplomatura baten jabe dira gutxienez, eta %10 baizik ez da oinarrizko ikasketa soilekin geratutakoa. Horrek zaildu egiten du hainbat kasuri aurrea hartzea. Edozeini gerta dakiokeelako.

Honelakoen berri zuzena izatea beti da lagungarri. Egon badagoen arazo bat bistaratzeko, eta isilean pairatzen dutenei irtenbideak adierazteko. Sufrimendua mugara eramaten dutenetakoa delako edozein guraso semeen biktima izatea, belaunaldien arteko lotura estua indarkeriak haustea. Edonoren bizitza urratzeko bestekoa.

Laguntza, baina, itxaropenaren pareko da. Desegindakoa berregiteko, apurtutakoa konpontzeko, malkoak lehortzeko, zauriak leuntzeko. Azken batean, aurrera jarraitu ahal izateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo ESKUA LUZE