Unai Sarriugarte
Lunes, 1 de abril 2019
Igandean abiatuko den udako kanpaina eserleku eta helmuga berriz beteta dator. Kanpaina honek hurrengo astean hasi eta urrira arte iraungo du. Udaldiko kanpaina honetan Loiuko aireportuak 51 lotura eskainiko ditu eta hauetako sei berriak dira: Londres Southend (Ingalaterra), Florentzia eta Napoli (Italia), Coruña (Galizia), Naoned (Bretainia) eta Porto (Portugal), hurrenez hurren.
Publicidad
Iazko denboraldia bost milioi eta erdi bidaiarirekin itxi zen, 2017. urtearekin alderatuta %10eko hazkundea suposatzen duena. 2014az geroztik aireportuaren eskaintzak nabarmenki handitu dira. Izan ere, joan den urtean, 2016. urtean baino milioi bat bidaiari gehiagok erabili zuen Loiuko aireportua.
Enpresetako langileria da gehienbat Loiuko hegaldi eskaintzak erabiltzen dituena. Izan ere, bidaiarien %40a enpresatako langileriak osatzen du. Horregatik, Air France, British Airways edota Lufthansaren mailako konpainiek apustu handia egin dute Loiuren alde. Bestalde, Sevilla, Malaga edota Palma bezalako konexio turistikoek tiraldi handia daukate.
Badaude, era berean, tiraldi turistikoa eta lan bidaiak uztartzen dituzten helmugak ere. Bartzelona, Paris, Londres, Munich edota Madril daude hiri horien artean. Zehatzago esanda, Bilbo-Madril ibilbidea 800.000 bidaiarik erabiltzen du urtero.
Hegaldiak kudeatuko dituzten konpainien artean, 'Low cost' konpainiak gailentzen dira. Volotea konpainia espainiarra izango da Loiuko aireportuan eskaintza gehien indartuko duena. Izan ere, dituen helmuga ezberdinak indartzeaz gainera, Coruña, Napoli eta Portoko ibilbide berriak kudeatuko ditu.
Publicidad
Bestalde, Vueling da Bilbon hegaldi gehien kudeatzen dituen konpainia, aireportuko hamar hegalditik lau konpainia espainiarrarenak baitira. Vuelingek eskainiko dituen helmuga berriak hiru izango dira. Konpainia espainiarrak Porto, Coruña eta Florentziako aireportuekin lotuko du Loiu..
Gainera Easyjet eta Ryanair konpainiek nobedadeak eskainiko dituzte. Batetik, britainiar konpainiak apirilean Bilbao-Naoned ibilbidea estreinatuko du. Bestetik, Ryanair konpainia irlandarra Loiuko aireportura itzuliko da bost urte luze eta gero, Bilbao-Londres Southend ibilbidea eskainiz.
Publicidad
Bestalde, Loiuko aireportuak zenbait arazori egin beharko die aurre. Izan ere, bertan behera geratu dira Londreseko Heathrow, Bukarest, Tenerife Hegoalde eta Palmako aireportura zihoazen hegaldiak. Era berean, haizete eta hegaztien arazoei aurre egiteko konponbideak bilatu beharko ditu. Arazoa konpontzeko asmoz, Loiuko faunaren inguruko azterketa berri bat jarri dute martxan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.