Borrar
Hegazkin bat, Loiuko aireportutik aireratzen. L.A. Gómez
Eserleku gehiago eta helmuga berriak, Loiuko aireportutik hegan egiteko

Eserleku gehiago eta helmuga berriak, Loiuko aireportutik hegan egiteko

2018. urtean 5.470.000 bidaiari pasa ziren gure aireportutik, eta aurten zifra horrek gora egitea espero da

Unai Sarriugarte

Lunes, 1 de abril 2019

Igandean abiatuko den udako kanpaina eserleku eta helmuga berriz beteta dator. Kanpaina honek hurrengo astean hasi eta urrira arte iraungo du. Udaldiko kanpaina honetan Loiuko aireportuak 51 lotura eskainiko ditu eta hauetako sei berriak dira: Londres Southend (Ingalaterra), Florentzia eta Napoli (Italia), Coruña (Galizia), Naoned (Bretainia) eta Porto (Portugal), hurrenez hurren.

Iazko denboraldia bost milioi eta erdi bidaiarirekin itxi zen, 2017. urtearekin alderatuta %10eko hazkundea suposatzen duena. 2014az geroztik aireportuaren eskaintzak nabarmenki handitu dira. Izan ere, joan den urtean, 2016. urtean baino milioi bat bidaiari gehiagok erabili zuen Loiuko aireportua.

Enpresetako langileria da gehienbat Loiuko hegaldi eskaintzak erabiltzen dituena. Izan ere, bidaiarien %40a enpresatako langileriak osatzen du. Horregatik, Air France, British Airways edota Lufthansaren mailako konpainiek apustu handia egin dute Loiuren alde. Bestalde, Sevilla, Malaga edota Palma bezalako konexio turistikoek tiraldi handia daukate.

Badaude, era berean, tiraldi turistikoa eta lan bidaiak uztartzen dituzten helmugak ere. Bartzelona, Paris, Londres, Munich edota Madril daude hiri horien artean. Zehatzago esanda, Bilbo-Madril ibilbidea 800.000 bidaiarik erabiltzen du urtero.

Helmuga ezberdinak indartzen

Hegaldiak kudeatuko dituzten konpainien artean, 'Low cost' konpainiak gailentzen dira. Volotea konpainia espainiarra izango da Loiuko aireportuan eskaintza gehien indartuko duena. Izan ere, dituen helmuga ezberdinak indartzeaz gainera, Coruña, Napoli eta Portoko ibilbide berriak kudeatuko ditu.

Bestalde, Vueling da Bilbon hegaldi gehien kudeatzen dituen konpainia, aireportuko hamar hegalditik lau konpainia espainiarrarenak baitira. Vuelingek eskainiko dituen helmuga berriak hiru izango dira. Konpainia espainiarrak Porto, Coruña eta Florentziako aireportuekin lotuko du Loiu..

Gainera Easyjet eta Ryanair konpainiek nobedadeak eskainiko dituzte. Batetik, britainiar konpainiak apirilean Bilbao-Naoned ibilbidea estreinatuko du. Bestetik, Ryanair konpainia irlandarra Loiuko aireportura itzuliko da bost urte luze eta gero, Bilbao-Londres Southend ibilbidea eskainiz.

Bestalde, Loiuko aireportuak zenbait arazori egin beharko die aurre. Izan ere, bertan behera geratu dira Londreseko Heathrow, Bukarest, Tenerife Hegoalde eta Palmako aireportura zihoazen hegaldiak. Era berean, haizete eta hegaztien arazoei aurre egiteko konponbideak bilatu beharko ditu. Arazoa konpontzeko asmoz, Loiuko faunaren inguruko azterketa berri bat jarri dute martxan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Eserleku gehiago eta helmuga berriak, Loiuko aireportutik hegan egiteko