Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
'Me too' mugimendua hasi baino urte batzuk lehenago, 'Fox News' kateak inoiz izandako sexu-jazarpen kasurik handienari erantzun behar izan zion. Hasieran, hiru kazetarik bakarrik eman zuten aurpegia eta Roger Ailes zuzendaria salatu zuten, haien lana eta etorkizun profesionala arriskuan jarriz. 'El escándalo' filmak hiru emakume horien istorioa kontatzen du, haien ausardia nabarmenduz.
2016. urtean, kaleratua izan ostean, Gretchen Carlson aurkezleak Ailesen abusuak salatu zituen. Krudela eta matxista zen 'Fox News'-en zuzendaria, baina baita bere belaunaldiko produktorerik onenetarikoa ere. Gizon boteretsua. Nixon, Reagan eta Trump presidenteen kanpainetan lan egin zuena. Fox-en, bakarrik Murdok familia zuen gainetik, katearen jabeak zirenak. Hainbat urteetan bertan lan egin ostean, ez zen posible Carlson biktima bakarra izatea. Hala ere, Carlsonen kasua ezagutzera eman zenean isiltasuna nagusitu zen 'Fox News'-en.
'El escándalo' Carlson -pantailan Nicole Kidman-, Megyn Kelly (Charlize Theron) eta Kayla Pospisil (Margot Robbie) kazetariei buruzko istorioa da. Lehenengo biak benetakoak dira, Kayla Pospisil fikziozko pertsonaia da, Roger Ailesen hainbat biktimen istorioak elkartzeko balio duena. Geroago kazetari gehiagok aitortu zuten haren biktima izan zirela.
Filmaren hasierak Fox-en lan giroan kokatzen gaitu. Giro guztiz matxista da. Programa bat izateko, garrantzi gehien duena emakumeen itxura da. Gainera, aurkezleak beti soinekoz janzten dira eta plano guztietan haien hankak agertu behar dira. Igoera bat nahi izatekotan, Ailesen gutizi sexualak asetu behar dituzte. Guztira, kateak 50 milioi eman behar izan zizkien biktimei, Ailes kaleratzeaz gain. Zer pentsatua ematen duen filma eta kontzientzia astintzen duena. Guztiz gomendagarria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.