NAHIKARI CAYADO
Jueves, 23 de diciembre 2021, 23:52
Abenduan Gabonetako dekorazioak jartzen ditugu, eta apaingarri nagusietako bat Gabonetako zuhaitza da, bolaz, argiz eta girlandaz apaintzen dena. Baina Gabonetako zuhaitz bat ezin da osatutzat hartu izar batekin atondu arte, goiko partean jartzen duguna. Ba al dakizu nondik datorren izar hori kokatzearen jatorria? Testu honetan haren esanahiaren inguruan ariko gara.
Publicidad
Gabonetako zuhaitzaren gailurrean jartzen den izarrak Belengo izarra irudikatzen du, tradizio katolikoaren arabera Errege Magoak Jesusen jaiotzara arte gidatu zituen astroa izan zena. Jainkozko seinale horri esker, erregeek beren eskaintzak eman ahal izan zizkioten Jesus Haurrari: mirra, intsentsua eta urrea.
Horrela, izarraren argiak fedea eta fededun guztiak gidatzen dituen itxaropena ere errepresentatzen du. Antzina, tradizioz, kandela bat jartzen zen zuhaitzen gailurrean piztuta, baina sute arriskua zela eta, denborarekin izar batekin ordezkatu zuten.
Goazen zuhaitzaren apaingarrien inguruan gehiago jakitera; ba al dakizu zuhaitza apaintzen duten gainontzeko bolek ere beren esanahi propioa daukatela? Horiek koloreen arabera sailkatzen dira:
Kolore urdineko bolak adiskidetze-otoitzekin lotzen dira. Jarri egin behar direla suposatzen da, -eta jarri egiten dira-, dena delakoagatik eten den harreman bat berriz hartzeko asmoa edo nahia dugunean.
Azken urteotan oso modan daude zilar koloreko bolak, eta haien distira esker oneko otoitzekin lotzen da, bai inguruabar batengatik, bai pertsona batekiko. Jarri baduzu, pozteko asko izan duzularen seinale.
Publicidad
Zilar koloreko bolak bezala, urre kolorekoak ere oso modan daude, eta kasu horretan alabantza adierazten dute. Egokienak dira norbaitek edo zerbaitek on egin badigu eta esker ona nabarmendu nahi badugu.
Gabonetako kolore nagusia, gorria, zuhaitzeko apaingarrietan ere asko erabiltzen da. Nahiz eta, besteak bezala, egongelarekin konbinatzeagatik jartzen den, bere ustezko esanahia eskariena da. Beraz, urte berriari asko eskatu nahi baldin badiozu, badakizu nola apaindu zure zuhaitza.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.