

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Idazle bat, Ismael, blokeatuta geratu da bere nobelari jarraipena eman ezinik. Argitaratzaileak, bitartean, presionatzen du liburua lehenbailehen amai dezan, baina idazleari ezinezkoa zaio behar duen ahotsa aurkitzea. Honela laburbildu daiteke Karmele Jaiok argitara eman duen nobelaren hasierako plantamendua. Irakurleari gauza asko eskaintzen dion idazlan baten aurrean gaudelarik, Jaioren nobela norabide askotara irekitzen da. Adibidez, ahots eta ikuspuntu desberdinak txandakatzen dira, Ismaelen blokeoaren atzean ezkutatzen den sakoneko errealitatea, geruzaz geruza, argira ekartzeko. Jasone, haren emaztea, ager-tzen zaigu, gertakarien gainean beste ikuspuntu bat eskainiz, edota Libe, arreba, kontrapuntu modukoa osatuz. Eta denaren atzean, generoak pertsonengan nola eragiten duen, bakoitza zein puntutaraino bere generoaren ondorioa den azaltzen zaigu, azken finean generoak determina-tzen baitu besteek norberaren gainean eraikitzen duten irudia, eta subjektuak sare horretan kateatuta daudelarik horren arabera jokatzera behartuta daude.
Ismaelen bizitza isiltasunez beterik dago, bere buruari ere esateko ausardiarik ez duen sekretuz beterik, eta, ia konturatu gabe ere, bere aitaren eredua errepikatzen du. Jasoneren mundua, bestalde, ukazioz eraiki da, benetan desira zuenari ezetz esaten bizi izan baita. Osagai hauekin, eta beste askorekin (sorkuntzari buruzko ideiak, adibidez), Karmele Jaiok jakin du ia oharkabean pasatzen den idazkera adierazkor eta sotil bati esker askotariko ahotsak erabiltzen eta pertsonaien ariman arakatzen, ezkutukoa azaltzen. Idazlan miresgarria iruditu zait nobela hau, sakona bezain hunkigarria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Silvia Cantera, David Olabarri y Gabriel Cuesta
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.