Glu Glu taldeak hankaz gora jarriko du Mari Errauskin ipuin klasikoa San Agustinen. Nahikari Cayado

Erritmoz beteriko Mari Errauskin antzezlana eskainiko du Glu Glu taldeak igandean

Durangon emango den ipuin klasikoaren adaptazio honek umeen artean gehiegikeriak gertatzen direnean mutu ez geratzearen garrantzia azpimarratzen du

Nahikari Cayado

Martes, 10 de marzo 2020, 21:55

Glu Glu antzerki taldeak ipuin klasikoen moldaketetan aurrera pausoak ematen jarraitu nahi izan du, eta oraingoan, Marierrauskinen adaptazioa dakar oholtza gainera. Igandean eskainiko dute antzezlana Durangoko San Agustin Kultur Gunean, eta eskaria hain zabala denez, bi saio emango dituzte, lehenengoa 12.00etan izanik eta bigarrena aldiz, 18.00etan.

Publicidad

Beti bezala komeria sortuz, kantuan, dantzan eta jolas etengabean ariko dira aktoreak kolorez betetako eszenatokian. Oraingoan berriz, printzesen ipuinari buelta bat eman nahi izan diote: Gelako liderra eta eskolako printzesa sentitzen den ume bat izango da protagonista nagusia.

Toño Pintok, antzerki taldearen ekoizleak aurreratu duenez, «eskoletan eta umeen artean gehiegikeriak gertatzen direnean mutu ez geratzea zein garrantzitsua den azpimarratu nahi dugu lan honetan».

Nahikari Cayado

Horretarako, Glu Glu taldeak hankaz gora jarri du Marierrauskin ipuin klasikoaren istorioa eta ipuineko protagonistak bizitzako sufrikario eta zigorren lekuan jarri dute gaur eguneko ume harroa. «Norak urteurren eguna ospatzeko sekulako festa antolatu du. Nora eta bere lagunak primeran pasatzen ari dira festara Lys iritsi arte, gelako liderra eta neskato harroputza dena. Lysek festako dena gaitzetsiko du, jana eta edana, dekorazioa eta Norak jasotako opari guztiak. Norak, egoerarekin nazkaturik, urtebetetze tartaren kandelak itzaltzean eskatutako desioa egia bihurtuko da», diote.

Gauzak horrela, eta Maitane Zalduegik zuzendutako istorio dibertigarri honen nondik norakoak ezagutu nahi dituen guztiak daude San Agustin Kultur Gunera gonbidatuta. Oholtza gainean Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Sara Barroeta, Jon Casamayor, Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri arituko dira. Antzezlanaren iraupena ordu betekoa izango da eta haur eta helduei zuzenduta dago.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad