![Erresuma Batuan lau eguneko lan astea frogatzen hasi dira zenbait enpresatan](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202201/20/media/cortadas/erresuma-batua-kEuG-RWfYIpkNRhleAFbeawutOeM-1248x770@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
![Erresuma Batuan lau eguneko lan astea frogatzen hasi dira zenbait enpresatan](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202201/20/media/cortadas/erresuma-batua-kEuG-RWfYIpkNRhleAFbeawutOeM-1248x770@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 19 de enero 2022, 21:12
Erresuma Batuan lau eguneko lan astea frogatzen hasi dira zenbait enpresatan. Froga gisa abiaraziko duten egitasmoak urte erdi iraungo du. Honen ondoren, ekimen aitzindari honek langileen produktibitatean, ongizatean, genero berdintasunean eta ingurumenean izandako emaitzak aztertuko dituzte. Orotara ekimenean 30 bat enpresa inguruk parte-hartuko dute.
Egun arte sei konpainiak eman dute baiezkoa proiektuan esku hartzeko, guztira 140 langile aintzat hartzen dituelarik. Bertara atxikitakoek tailerrak, tutoriak, harreman sareak eta lanaldi murrizketekin erlazionatutako azterketak erabili ahal izango dituzte. Era berean, hainbat adituk prozesu hau ikuskatuko dute.
2015 eta 2019 urteen bitartean lau eguneko lan-astea frogatu zuten. Reykjavikeko Udalean nahiz administrazio publikoarekin zerikusia zuten lotutako hainbat lanpostutan, 40 ordu egitetik 35-36 ordu egitera igaro zirelarik, soldatak mantenduz. Garai hartan 2.500 langilek esku hartu zuten egitasmoan, Islandian lanerako adinean zeuden herritarren % 1ak, hain zuzen ere.
Pasa den urtean Europako herrialde honetan egindako frogek erabateko arrakasta izan zuela eman zuten aditzera ikerketa ikuskatzeaz arduratu ziren adituek. Frogan parte-hartu zuten langileen artean produktibitatea mantendu edota igo egin zen, lanaldiek eragindako estresa gutxitu, eta bizitza pertsonalarekin kontziliatzea erraztu egin zen.
Hori dela medio, Islandian apurka lau eguneko lanaldia herrialde osora hedatzea dute erronkatzat. Hortaz, bertako sindikatuak bide horretan lan eskerga ikaragarria egiten hasiak dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.