Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Urteak dira gizakien jarduerek kutsadura eta aldaketa klimatikoa azkartu dutela. Uholdeak, lehorteak eta bero-boladak gero eta sarriago gertatzen dira munduko puntu desberdinetan, eta, hori dela eta, badira haien lurraldeetatik ihes egin behar izan duten milioika pertsona. Haien artean, emakumeak dira nagusi eta errefuxiatu klimatikoen %80 dira, 'Instituto de la Mujer'ek egindako ikerketa baten arabera.
Aldaketa klimatikoaren ondorioak, beraz, nabariagoak dira emakumeentzat. Ikerketaren arabera, naturarekiko kontzientzia handiagoa dute eta inguruarekiko errespetu gehiago erakusten dute. Gainera, genero desberdintasuna nabariagoa den herrialdeetan hondamendi bat gertatzekotan emakumeek, eta umeek hiltzeko probabilitate handiagoa dituzte.
Testuak 'Género y Cambio Climático' du izena eta Espainian emakume eta gizonek ingurunearekiko duten jarrera ere aztertzen du: emakumeen %77ak kontsumo eta aldaketa klimatikoaren arteko lotura bat dagoela argi du, gizonen %67ak bezala. Eguneroko erosketak ongi aukeratuz naturan duen eragina gutxitu daiteke. Izan ere, emakumeen %86,2ak garrantzi handia ematen dio produktuen jasangarritasunari. Aldetik, gizonen kasuan, %17,1ak besterik ez du kontuan alderdi hori. Beraz, ikerketaren ondorioetariko bat ingurunea babesteko neurrietan genero perspektiba landu behar dela da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.