Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Kontraesankorra ere bada, baina eskura inoiz baino informazio gehiago dugun honetan, bazter guztietan azaltzen dira errealitatea ukatzen duten pertsonak, zientziak berak guztiz egiaztatu duena ukatzen dutenak. Ezetz eta ezetz, ala baietz eta baietz.
Asko dira adibideak. Brasilgo presidentea da bat, astetan, hilabetetan gainean dugun pandemiaren larria ukatu ondoren, azkenean kutsatu egin dena. Edo osasun sistema guztiek gomendatzen dituzten txertoen kontrako pertsonak, sare sozialetako bazter batean irakurritako zerbait dela medio beraien seme-alabei txertoak jarri nahi ez dizkietenak. Edo emakumeon kontrako bortxakeria ukatzen dutenak, gehi lurra borobila dela ukatzen dutenak edo naziek gauzatutako holokaustoa asmakizun hutsa dela diotenak. Perretxikoak udaberrian nola, horrela ugaltzen dira egunotan ukatzaileak.
Ukapenak, ukakeriak ez du, berez, errealitatea aldatzen. Grabitatearen indarra deskribatzen duen legea ez sinesteko eskubidea duzu, baina, halere, oraintxe bertan eskuen artean duzun egunkaria askatzen baduzu, erori egingo da, lurrera edo magalera, grabitatearen eraginez. Era berean, txertoen kontrakoa bazara, zure seme-alabak arriskuan jarriko dituzu, baina baita haien lagun eta eskola kideak ere.
Antzeko zerbait egiten dute haurrek, ixten dituzte begiak eta uste dute horrekin ikusezin bihurtzen direla. Negazionistak, ordea, ez dira haurrak, pertsona helduak baizik, baina sinesten dute aski dela zerbait ukatzea, ukatutako hori desagerrarazteko. Uste dute aski dela lurra laua dela esatea borobila dena lautzeko.
Gainera, pentsatzen dute munduaren gehiengoa oker dagoela, amarru maltzur baten menpe dagoela eta beraiek direla gainerakoontzat ezkutuan dagoen egia ikusten dutenak. Alferrik jarriko dizkiezu begien aurrean kontrako frogak. Espezie inbaditzailea dira negazionistak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.