Borrar
Erramun Baxok.
Erramun Baxok Inda soziolinguista eta hizkuntzalaria hil da

Erramun Baxok Inda soziolinguista eta hizkuntzalaria hil da

1928ko abenduaren 26an Nafarroa Beherean jaioa, ohorezko euskaltzaina, Ipar Euskal Herriko mugimendu euskaltzalean esku hartu eta EKEko buru izan zen

Zurekin

Jueves, 6 de junio 2024, 11:29

Erramun Baxok Inda soziolinguista eta hizkuntzalaria, ohorezko euskaltzaina eta EKEko buru izandakoa asteartean hil zen 95 urte zituela. Euskaltzaindiak nabarmendu duenez, Baxok Suhuskunen (Nafarroa Beherea) jaio zen 1928ko abenduaren 26an, familia euskaldunean, baina ikasketen osotasuna frantsesez egin zuen. Oinarrizkoen ostean Filosofian lizentziatu zen lehenik Estrasburgoko unibertsitatean eta, ondoren, doktoradutza ere egin zuen Montrealgo Laval Unibertsitatean. Gizon jantzia, pedagogia ikasketak ere egin zituen.

Gazte zenean jaioterria utzi bazuen ere, beti mantendu zuen Euskal Herriarekiko eta euskararekiko kezka. 80ko hamarkadarekin itzuli zen Milafrangara eta, besteak beste, UZEIn edo HABEn lan egin zuen eta klaseak eman Deustuko Unibertsitatean zein UPV/EHUn.

Hori gutxi balitz, Ipar Euskal Herriko mugimendu euskaltzalean ere esku hartu zuen: Euskaltzaleen Biltzarrean, Euskal Kultur Erakundean... Ipar Euskal Herrian egin diren inkesta soziolinguistiko gehienetan parte hartu du eta Hego Euskal Herrian, Soziolinguistika Klusterreko sorreran. Zehazki, proiektu honen inguruko lehen urratsak Quebec-etik bueltan botatako ideiak ezarri zituen, hau da, CIRBren antzerako gune bat sortzearen egokitasuna. 2000ko azaroan «Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen» SINPOSIUMa antolatu zen Gasteizen eta bertan arloko teknikari eta aditu talde zabal batek diagnosi horrekin bat egin zuen eta handik abiatu zen zenbait erakunderen arteko lankidetza (Lankidetza protokoloa I eta II), gerora definitzen eta osatzen joan zena.

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1996ko martxoaren 29an eta ohorezko, 2010eko urtarrilaren 29an. Tarte horretan hainbat batzordetako kide izan zen, besteak beste Jagon saila (1995-1999) eta Sustapena (1999-2021). Ildo berean, idazlan ugari ondu zituen, besteak beste 'Euskaraz bizi' zuzendu zuen 1984tik 1990era; eta 'Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian' (2010) eta 'Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian' (2011) argitaratu zituen, azken biak elkarlanean eginak.

Andres Urrutia euskaltzainburuak gogoratu duenez, Baxok «beti euskararen geroaz kezkatuta zebilen euskaltzalea» zen, baita «soziolinguistikan goren mailako aditua» ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Erramun Baxok Inda soziolinguista eta hizkuntzalaria hil da