

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 1 de abril 2021, 22:09
Ernest Hemingwayren 'Fiesta. Eguzkia jaikitzen da' eleberria euskaratu du Koro Navarrok. Izan ere, Literatura Unibertsala bilduman kaleratu dute idazle estatubatuar ospetsuak 1926. urtean idatzitako nobela ezaguna. Astelehenean, aurkeztu zuten Donostian (Gipuzkoa). Agerraldi publikoan Anjel Lertxundik jantzi zuen argitalpena, hitzaurre batekin. Obra hau Igelak eta Erein argitaletxeek argitaratu dute Literatura Unibertsala bildumaren baitan.
Lan honek Paris du lehendabiziko kokaleku, han egingo baitute topo Jake Barnes Lehen Mundu Gerrak zauritutako kazetariak (narratzailea) eta Brett Ashley erizainak, Barnesekin maiteminduta ibilitakoak. Hala, beste estatubatuar batzuekin elkartuko dira, eta, boskotea Iruñeko (Nafarroa) Sanferminetara abiatuko da.
Hortaz, bertan boskoteak Sanferminetan bizitako hamaika abentura ematen dira aditzera. Izan ere, jai giroak dena zipriztinduko du, baita maitasun gatazkek zalapartaren artean dena blaitu ere. Bizipenok kazetaria estatubatuarraren eskuz jasoak izan ziren, Hemingway baten baino gehiagotan ibili izan baitzen Sanferminetako festa giroan murgilduta.
Iruñea nobelako kokapen nagusia da. Baina, Euskal Herriko beste zenbait txoko ere islatzen dira lanean, Donostia, tarteko. Izan ere, jendetza, alkohola edota festa bezalako eromen gaiak aintzat hartzeaz gain, beste zenbait etenaldi ere ageri dira, bakea, natura edota lasaitasuna, esaterako.
Koro Navarro Etxeberria itzaultzaile euskalduna dugu. Filologia Hispanikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta irakasle lanetan aritu zen bertan. Hiztegi Batuko lantaldearen parte izan zen 1999 eta 2013 bitartean. 2003ko urtarrilean euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta urte horretan bertan Literatur Itzulpenaren Euskadi Saria irabazi zuen, «Zortzi kontakizun» lanarengatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.