

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Amalia Ibargutxi
Lunes, 12 de noviembre 2018
Hamabi aleren ondoren, zikloa itxi du 'Erlea' aldizkariak. Literatura, bereziki, eta kultura, orokorrean, lantzen dituen Euskaltzaindiaren aldizkaria da Erlea, Bernardo Atxaga idazleak zuzentzen duena. Aurrerantzean aldizkari antologikoa izango dela adierazi du Atxagak: zenbaki bakoitzak Euskal Herriko kultura islatuko du nolabait. «Asmoa litzateke 'Erlea'-ren antologia berezi batzuk argitaratzea, baina gizarteak inplikatu beharko du horretan; antologia horiek ez ditut plazaratuko tartean eskaera jakin eta serio bat ez badago», gaineratu du.
Aldizkariaren hamabigarren zenbakia Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztean, hala ere, nolabaiteko itxiera edo amaiera ere antzeman da. Aldizkaria aldatu baino lehen azkena den zenbaki honek Euskaltzaindiaren mendeurrenari buruz jarduten du, gehienbat, eta euskal akademiaren ehun urteko historian garrantzitsuak izan diren gertaerak eta pertsonaiak erakusten dira.
Andres Urrutia euskaltzainburuak azaldu du «hain ezagunak ez diren pasadizoak eta gertaerak» azaltzen direla aldizkarian, eta irakurleak «Euskaltzaindiaren barruak ezagutzeko aukera» izango duela. «Ehun urtetan protagonista izan direnen profil sakonak, tarte horretan gertatutako kontu eta jazoerak, argazki ezezagun eta harrigarriak... Badago zer irakurri», adierazi du.
Azken zenbaki honen azala Jose Antonio Azpilikuetak egin du. Euskal akademiaren ehun urteko historian oso garrantzitsuak izan diren gertaerez gain, aldizkariaren ohiko atalek osatzen dute alea. Besteak beste, irakur daitezke gordetako testu batzuk -'ETAk euskarari buruz', 1962an-; argazki berriak erakusten dira, Gabriel Arestirenak tartean; Ramon Saizarbitoria eta Ibon Sarasolaren arteko hizketaldi bat eskaintzen da; Beatriz Chivite, Hasier Larretxea edo Amaia Iturbideren poemak irakur daitezke; Txani Rodriguez eta Garbiñe Ubedaren kontakizunak; liburu iruzkin mamitsuak, Laura Mintegi, Kepa Altonaga, Nora Arbelbide edo Juan Luis Zabalaren testuak, edota aurten hil den Txema Larreari eginiko gorazarrea, besteak beste.
12 zenbaki, 9 urte, 1.296 orrialde, 376 artikulu, 30 artista eta berrehundik gora egileren ostean, Atxagak uste du «XXI. mende hasierako euskal sorkuntzaren lagin garrantzitsua» dela Erlea. 2009an, estreinako zenbakia kaleratu zenean, Bernardo Atxagak agindu zuen aldizkari «profesionala» izango zela, zenbaki bakoitzak «atmosfera» jakin bat izango zuela, eta aldizkari guztiek jarraitu izan dute eredu hori.
«Tamalez, sortzaile batzuk kanpoan geratu dira, baina XXI. mende hasierako euskal sorkuntzaren lagin garrantzitsua» izatea lortu dutela uste du zuzendariak. «Aurrerantzean, asmoa litzateke antologia berezi batzuk argitaratzea. Bat egina daukat. Hori bai, gizarteak inplikatu beharko du horretan, antologia horiek ez baititut plazaratuko tartean eskaera jakin eta serio bat ez badago».
Urrutia euskaltzainak azken ia hamar urteotan eginiko ahalegina aitortu du. «Hasiera-hasieratik, gure asmoa izan zen Erlea euskal kulturako erreferenteetako bat bihurtzea, eta esango nuke lortu dugula, Bernardo, Asun Garikano, Txema Aranaz eta Pamiela argitaletxearen laguntzarekin, izugarrizko lana egin baitute guztiek».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.