Paul Picado
Jueves, 15 de abril 2021, 20:41
Euskaltzaindia Erauzterm tresnaz baliatu da 'Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoa' egiteko. Berez, euskarazko terminoak erauzteko tresna erdiautomatikoa da, eta teknika linguistiko eta estatistikoetan oinarritzen da. Elhuyar Fundazioko Antton Gurrutxaga, Xabier Saralegi eta Sahats Ugartetxea, eta Ixa taldeko Iñaki Alegria aritu dira lan horretan.
Publicidad
Esan bezala, bi teknika nagusitan oinarritzen da. Alde batetik, teknika linguistikoetan, eta bestetik, teknika estatistikoetan. Teknika linguistikoei dagokienez, egitura morfosintaktikoak edo ereduak hartzen dituzte oinarritzat. Horrela, eredu horiekin bat datozen hitzak edo hitz-segidak aurkitzea eta erauztea da helburua. Horien aldean, teknika estatistikoek hitz bakarreko edo anitzeko terminoak bereizten dituzten.
Aurretik aipatutako terminoen erauzketa hori automatikoa izan daiteke, baina aplikazio gehienetan erdiautomatikoa da, hau da, programak proposamen bat egiten du, eta erabiltzailearen esku geratzen da emandako emaitzak gainbegiratzea. Erauzterm tresna buruzko informazio guztia hemen eskura daiteke.
Bestalde, Euskaltzaindiak Erauzterm tresna erabili duen 'Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoa' liburuari dagokionez, otsailaren 22an onartu zuen. Helburua da Euskaltzaindiaren beraren zientzia eta teknologiaren arloetako kontzeptuez eta haiek adierazteko hitzez aberastea. Horrela, azken bost urteetan egindako beste lau hiztegi teknikoen (Matematika, Fisika, Astronomia eta Fisika) jarraipena da nolabait. Liburu honi buruzko informazioa online ere kontsulta daiteke, hemen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.