Borrar
Aukeraketa txiki batek zure bizitzaren norabidea alda lezake betiko E. C.
ERABAKIAK EBAKIZ

ERABAKIAK EBAKIZ

ADARRAREN PUNTAN ·

Viernes, 13 de diciembre 2019, 22:29

Erabakiak beti daude hor, zure ibilbidea baldintza tzen. Ezinbestekoak dira. Goizean ohetik altxa bezain laster, zure erabakitzeko ahalmena guztiz lainotuta dagoenean, zure eguna era batera edo bestera markatuko duten erabakiak hartzen dituzu: galtzontzillo zuriak ala marradunak? Zapatak ala plaierak? Jertsea, bai ala ez? Bost minutu gehiago ohean geratuko?

Printzipioz badirudi halakoak garrantzi gabekoak direla, baina ez duzu hau ahaztu behar: batzuetan, aukeraketa txiki batek zure bizitzaren norabidea alda lezake betiko: taberna batean sartu zinen –kanpoaldetik erakargarria iruditu zitzaizulako edo– eta barruan zure bikotea izango zena aurkitu zenuen.

Marmarka eta burumakur joan zinen, gogorik gabe, ezkontza hartara eta ondoko aulkian jesarri zen, hain zuzen, zure lan berria eskainiko zizuna.

Euskaraz, 'erabaki' aditza, 'ebaki' aditzetik omen dator eta horrek badauka zentzurik. Askotan gure erabakiekin 'ebaki' egiten dugu, bai. Antzinako gau batean, zure burkoarekin berba egin ondoren, zure ohiko lagun-taldea aldatzea erabaki zenuen, edo agian zure mutil-lagunarekin haustea edo erretzeari uztea edo militan tzia bati heltzea... Horrelako pausoek ez dute beti atzerapausorik izaten eta onerako edo txarrerako, buruan, oroitzapenetan geratzeko ohitura daukate.

Bestalde, hartutako erabakiek, beste batzuk uzten dituzte aldera. Aukeratu duzun karrera, eman duzun botoa, hartu duzun janzkera edo orrazkera... beste batzuen kalterako izan dira beti.

Askotan, guk ere ez dakigu, gure erabakien ondorioak noraino heldu daitezkeen. 'Sliding Doors' 1998ko filmean, Peter Howitt zuzendari eta Gwyneth Paltrow protagonista izanik, erabaki baten edo beste baten ondorioak erakusten zaizkigu. Tren bat garaiz har tzeak ala ez hartzeak, pertsonaia nagusiaren patua aldatzen du erabat. Ikusleak bi aukeren ibilbideari segitzeko parada dauka. Lehenengoan bere mutil-lagunaren desleialtasuna deskubritzen du, eta bigarrenean, ez. Etorkizuna, jakina, oso ezberdina agertuko da, aukera bataren eta bestearen arabera. Netflixen 'Black Mirror' telesaioaren barruan 'Bandersnatch' atalean, ikusleak berak hartzen ditu protagonistaren erabakiak. Hartutako aukeren arabera bukaera guztiz ezberdina izango du.

Hautaketa batzuk hondamenera eramaten gaituzte, beste ba tzuek loria bera ezagutzera. Batzuek, gehienek beharbada, ez dute inolako ondorio larririk izaten, beste batzuek gure bizitza osoan izango dute eragina.

Baina, nahi eta nahi ez, hor gaude denok besteen erabakien menpe. Txinan, Estatu Batuetan edota Errusian erabakitakoek, 'tximeleta efektu' ospetsu horren antzera, eragina izan dezakete gugan.

Historia bera garrantzizko erabakiz josita dago. Zer gertatuko zatekeen Hitlerrek pintura utzi izan ez balu? Eta Juan Carlos erregeak Adolfo Suarez trantsizio-buru izendatu ez balu? Eta Suarezek Partido Comunista onartu ez balu? Eta Kataluniako Estatutua edo Ibarretxe Plana Madrilen 'garbitu' ez balute? Eta David Bowiek ilea moztu ez balu?

Nola edo hala, beti izango da hobe erabaki bat hartu eta gero damutzea, beti besteen erabakien mende egotea baino. Niri dagokidanez, honako hau esatea falta zait: eskerrik asko, bihotzez, artikulu hau bukaeraraino irakur tzeko erabakia hartzeagatik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo ERABAKIAK EBAKIZ