Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 8 de abril 2021, 22:15
Epaile eta diputatuen kontrako sexu abusuen salaketak ezarri ahal izango dira hemendik aurrera Australian. Hala, egun bitarte herrialde honetako goi kargudunek aurkezten zuten immunitatea galdu egingo dute hemendik aurrera sexu erasoen kasuan. Hortaz, sexu azterketaren aurkako legeari buelta bat emango dio Australiako Gobernuak, aipatutako epaileen eta goi kargudunen kontrako salaketak egiteko aukera bermatuz, alegia.
Gobernu australiarrak ostegun honetan iragarri duenez, bere sexu-diskriminazioaren legea zuzenduko du, epaileak eta legegileak salatu ahal izateko. Michaelia Cash Australiako fiskal nagusiak laneko sexu-jazarpenari buruzko lege-proposamenaren inguruan mahaigaineratu duenez, edozein pertsona bezala egongo dira legearen menpe, eta horrek esan nahi du ondorio berberak izango dituztela.
Era berean, sexu jazarpena argudiatu ahal izango da pertsona bat bere lanpostutik kaleratzeko asmoz. Gainera, sei hilabetetik bi urtera igaroko da sexu abusuak salatzeko epea. Gobernuaren esanetan, lan esparruan pairatzen diren sexu eraso ezberdinak saihesteko erronka gisa hartuko dira erabakiak.
Azken hilabeteotan Ozeaniako herrialde honetan sexu erasoen inguruko polemika piztu da. Pasa den den otsailean, Scott Morrison lehen ministroaren aholkulari ohi batek salatu egin zuen duela bi urte eskas lankide batek sexu eraso bat sufritu zuela legebiltzarreko bulego batean. Salaketa honek oihartzun ikaragarria izan zuen herrialde osoan barrena.
Dena den, hau ez da Australiako Gobernuan jazo eta publiko egin den bortxaketa bakarra. Izan ere, Christian Porte Australiako fiskal izandakoa eta gaur egun Gobernuko Industria ministroaren aurkako beste salaketa bat ere aurkeztu du pertsona batek, duela hiru hamarkada inguru norbanako batek berarengandik sufritutako eraso bat tarteko. Porterrek gezurtatu egin ditu beraren kontrako akusazio horiek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.