Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Martes, 22 de agosto 2023
Garaiz zabiltza. Izan ere, 42. Enkarzine lehiaketan izena emateko azken egunak dira. Gogoratu, gehienez ere, 30 minutuko iraupena duten film laburrak aurkez daitezke deialdira. Azaroaren 21etik 24ra ospatuko da Enkarzine Zinema eta Bideo Lehiaketa amateurra, eta lanak bidaltzeko epemuga abuztuaren 27a da.
Azken urteetan garrantzi handia irabazi duen hitzordua da Bizkaia zein Euskal Herri osoko zinemagile amateurrentzat. Aipatu bezala, aurtengoa, 42. edizioa izango da, eta «zuzendari ez-profesionalak edota industria zinematografikoan ospetsuak ez diren zinegile ez-profesionalak» gonbidatu dituzte beren lanak aurkeztera.
Ez dago oinarri espezifikorik. Film laburrak izan behar dute, gehienez ere 30 minutukoak, baina askatasun osoa dago gaia, hizkuntza, generoa edo formatuari dagokionez. Parte-hartzaile bakoitzak, gainera, nahi beste film aurkezteko aukera izango du; betiere, lehenago aurkeztu ez baditu. Euskara eta gaztelera izango dira lehiaketaren hizkuntza nagusiak, beraz, hirugarren hizkuntza batean errodatutako lana izanez gero, azpitituluak eduki beharko ditu.
Proposamenak bidaltzeko bi bide zabaldu dituzte: alde batetik, web orrialde honen bidez. Eta, bestetik, ediziorako propio sortu duten inskripzio-orriaren bidez; laburmetraia VIMEOn ikusteko eta deskargatzeko lotura eta pasahitza barne betez.
Obren hautaketa zein emanaldien programa antolakuntza-batzordearen esku egongo da, eta emanaldiak Zallako zine-antzokian egingo dituzte 2023ko azaroaren 20etik 24ra. 2023ko azaroaren 25ean, larunbatean, ospatuko dute itxiera ekitaldia. Bertan, sari banaketa ekitaldia eta saritutako filmen emanaldia egingo dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.