Borrar

Tortilla pintxo bat eta ongi prestatutako kafe bero bat bake santuan dastatzen ari nintzela gertatu zitzaidan. Barra berean metro gutxitara neukan gorbata gorridun tipo hura urduri samar nireganatu zen. Jarraian, nire bizitza osoan entzungo nuen diskurtsorik surrealistena bota zidan:

- Aizu, txantxetan nagoela pentsatuko duzu, ... edo agian burutik sano ez nagoela, baina esango dizudana guztiz egiazkoa da, goitik behera: noan harira. Etorkizunetik nator, oso etorkizun urrun batetik. Nire ohiko itxura ez da ikusten duzun hau, moldatu egin izan behar dut zure garaiko erara. Ez daukat aztirik, esan behar dizudana garrantzi handikoa da eta di-da batean azaldu behar dizut; ongi entzun mesedez, tipo hau desagerrarazi behar da...

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Enkargua