zurekin
Jueves, 15 de abril 2021, 20:41
Nola ez, badira Youtube, Instagram edo Twitterren euskaraz aritzen diren gazte ugari. Jarraitzaile zerrenda luzea lortu dute horietako batzuk, beraz, euskal influencerrak direla esan genezake. Nortzuk dira? Nola egiten dute lan? Zeintzuk dira lantzen dituzten gaiak? Argazki edo bideo erakargarriak argitaratzen dituzte? Galdera ugari erantzun ahal izango dituzte protagonistek. 'Biba Zuek!' saioko ostiral honetako edizioan sare sozialetan jende asko mugitzen dituzten gazteak egongo dira. Gainera, euskaraz aritzea erabaki dute erabiltzen dituzten web plataformetan, eta honi buruz ere hitz egiteko aukera egongo da. Beraz, ogibide berri hau hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.
Publicidad
Gainera asteburu honetan izango den ekitaldi nagusiari buruz ere hitz egingo dute asteko azkenengo saioan. Errege Kopako Finaleko bezpera izanik, Athletic eta Athleticeko jarraitzaileak izango dituzte protagonista 'Biba Zuek!'-en. Nola sentitzen dira hain garrantzitsua den norgehiagoka honen aurrean? Ilusionaturik? Etsita aurreko final galdu eta gero? Urduri? Itxaropentsu? Ikusiko dugu!
Saioko bigarren orduko gonbidatuak nahiko ospetsu diren bi euskal aktore izango dira. Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañaga izango dira 'Biba Zuek!'-en. Maitasunaren itxiera antzezlana aurkeztuko dute elkarrekin Arriaga Antzokian apirilaren 29an. Obra honi buruzko nondik norakoak azalduko dituzte eta bitxikeriaren bat ere kontatuko dute.
Egunero bezala, 'Biba Zuek!' saioa ikusgai izango da 18.00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus webguneko 'Nahieran' izeneko atalean, nahi duzunean ikus dezazun.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.