Borrar
Urgente Retenciones en el Txorierri por la avería de un camión
Lusa
Eneko Bidegainek irabazi du 111 Akademiaren Saria

Eneko Bidegainek irabazi du 111 Akademiaren Saria

'Bichta éder' lanarekin Karmele Jaioren 'Maitasun kapitala' nobelari gailendu zaio, nahiz eta «bi lanen arteko lehia oso estua izan den azken unera arte»

Jan Echevarría

Martes, 30 de abril 2024, 15:18

Eneko Bidegainen (Baiona, 1975) 'Bichta éder' eleberriari eman diote 2023ko 111 Akademiaren Saria, akademiagileen arabera hori izan baita iazko libururik gogokoena. Zehazki, 218 akademiakide ditu une honetan akademiak, eta horietako 123k parte hartu dute sariduna izendatzeko, urtarrila eta apirila bitartean burututako hiru bozketa txandetan. Bidegainen lanak Karmele Jaioren 'Maitasun kapitala' nobela izan du lehiakide azken bueltan eta «bi lanen arteko lehia oso estua izan da azken unera arte». 111 Akademiak jendaurreko sari-emate ekitaldia egiteko asmoa du ekainaren hasieran.

'Bichta éder' eleberriari dagokionez, azpimarratekoa da eleberri honetan hari askotako bilbea harilkatu duela Bidegainek. Bihurgune askotako istorioa da, pertsonaia eta gai aunitz lantzen dituena. Thriller politiko honetan lurraren eta eraikuntzaren espekulazioa, turismoa eta nekazalgoa, euskara eta hizkuntza nagusia, Aljeriako gerra eta negozio zikinak, ETA eta estatuko krimenak, Lapurdi eta antzinako Nafarroa eta nagusiak eta menekoak gurutzatzen dira, eta bi protagonistek Altzugaraiko jauregia proiektu turistiko espekulatzaile bihurtzeko borroka bihurtzen dute. Akademiako kideen arabera, Bidegainena istorio «interesgarria» eta «hagitz gaurkoa» da, Gainera, euren hitzetan «egileak kontakizunaren amaiera maisuki» gibelatzen du, behin eta berriz ere irakurlearen jakin-minaren irrikari bazka emanez».

Bozketak kiru fase izan ditu, zazpi liburuk pasa baitzuten lehen hautaketa. Hau da, 'Bichta éder' eta 'Maitasun kapitala'z aparte, akademiako irakurleek Juan Kruz Igerabideren 'Ura saltoka', Castillo Suarezen 'Alaska', Oihane Amantegiren 'Cayo Hueso', Josebe Blancoren 'Hausnarrean' eta Miren Agur Meaberen 'Itzulerak' ere hautatu zituzten. Baina, ondoren, Jaioren eta Bidegainen lanek bakarrik pasa zuten finalerako langa.

Hogeita zortzigarren edizioa du aurtengoa Euskal Herriko irakurleek ematen duten sari honek. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 1996an jarri zuen abian Beterriko Liburua literatur aipamena, eta hori da gerora 111 Akademiaren Saria bihurtu zena. Euskal irakurleari literaturaren plazan hitza eta protagonismoa ematea da haren asmoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Eneko Bidegainek irabazi du 111 Akademiaren Saria