Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 25 de enero 2021, 02:41
Eneko Barberenak eskuratu du (H)ilbeltza bekaren saria. Izan ere, epaimahaiak aitortza idazle gipuzkoarrari ematea erabaki du. «Xukunetatik aldendu ahala» eleberria idazteko hautagaitza aurkeztu du. Hala, urte bat izango du nobela berria gauzatzeko.
Obra honek landa eremuan kokatutako istorio bat du xede. Bertan landa giroko bizimodua eta bertako herritarren nondik-norakoak aztertzen dira. Epaimahaiak idazleak baserriko giroa mahagaineratzeko egin duen ahalegina goraipatu du. Aurtengo epaimahaieko kideak Garazi Arrula Txapalartako editorea, Joseba Otondo Baztango alkatea eta Miren Gorrotxategi idazlea izan dira. Bekari esker Eneko Barberenak 6.000 euroko diru-laguntza eskuratu du. Datorren urtean Txalaparta argitaletxea arduratuko da liburua plazaratzeaz.
(H)ilbeltza egitasmoak euskal literatura beltza sustatu nahiz nazioartekoa euskaratzea du helburu. Ekimena Baztango Udalaren, (H)ilbeltza Elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen arteko elkarlanaren ondorio da. Txapelketa hau urterik behin ospatzen da, eta batzutan sorkuntza, eta, bestetan, itzulpengintza aintzatesten ditu, hurrenez hurren.
2015. urtean jarri zuen abian ekimen hauxe (H)ilbeltza Idazleekin solasean irakurle taldeak, genero beltzaren inguruan Euskal Herrian interes ikaragarria zegoela ikusita. Hortaz, handik urtebetera elkarte honek Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatzea erabaki zuen. Baztanen urtarrila hilbeltza denez eta hitz joko horretatik abiatuta, duela sei urtetik hona urtarrilero ospatzen da nobela beltzaren astea.
Eneko Barberena euskal idazlea dugu. Zuzenbidean lizentziaduna, hiru liburu idatzi ditu eta baita zenbait ipuin argitaratu ere. Era berean, Manex Agirrerekin batera Kulturisten Kofradia sortu zuen eta hainbat antzezlan burutu zituzten Euskal Herrian barrena. «Afrikanerrak» nobela plazaratu zuen 2019an. Gainera, beste hiru liburu ateratakoa da, hala nola, «Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk» (2002), «Martin Larralde» (2011) eta «Lurrunak ez du oraindik kristalik estali» (2004).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.